Psikometria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t wikidata interwiki
No edit summary
Etiketa: Lehengoratua
1. lerroa:
'''Psikometria''' hazpegi psikologikoak aztertu eta neurtu egiten dituen zientziaren arloa da, esperimentazioa eta behaketa aztertuz. Hapzegi psikologiko horiek zuzenean jaso daitezke, edo zeharka proba psikologikoak erabiliz. Egun, psikometria funtsezko arloa da langileen hautapenean, antzemateko zeintzuk diren langile aproposenak lanpostu baterako, baio diagnostiko psikiatrikoan ere erabil daiteke, sintomak atzeman eta neurtzeko, psikopatologia eta psikoterapian laguntzeko. Bi dira baldintza nagusiak psikometriak bete behar dituenak: 1. neutraltasuna, ikertzaileak ez baititu bere aurreiritziak jarri behar ikertuko den subjektuaren gainean; eta 2. egonkortasuna, hazpegi psikologikoak egonkorrak izan behar dira, bestela neurketa oso desberdinak lortuko genituzke denboran zehar. Psikometria XX. mendearen hasieran sortu zen, Alfred Binet-en eskutik, intelijentziako testen bitarteak indibiduoen adimena neurtu nahi izan zuenean. Gero, eskalak eraikitzera igaro zen psikometria arlo guztietan, intelijentzia nahiz nortasunaren beste arloak aztertzera.
'''Psikometria''' [[psikologia]]-ikerketa arloan [[neurketa]]ri buruzko kontzeptuak, teoriak eta tresna praktikoak aztertzen dituen [[diziplina (argipena)|diziplina]] da, neurketa horien [[estatistika|azterketa estatistikoa]] ere biltzen duena. Izan ere, psikologian aztertzen diren ezaugarriak ez dira zuzenean behatzen eta neurtzen ere konplexuak dira, nortasuna eta adimena esaterako. Horretarako, psikologian [[test psikometriko]]ak erabili ohi dira. Psikometriak [[test (argipena)|test]] horiek eratzen laguntzen du, testak [[baliozkotasun (estatistika)|baliozkoak]] (benetan neurtu behar dena neurtzea, alegia) eta [[fidagarritasun (psikometria)|fidagarriak]] (neurketen egonkortasun eta adostasuna, alegia) diren aztertuz. Test psikometrikoen propietate hauek aztertzeko ere [[estatistika]] erabiltzen da.
 
{{zirriborrolanean}}
 
[[Kategoria:Psikometria]]