Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: MassMessage delivery
41. lerroa:
</div> [[User:RMaung (WMF)|RMaung (WMF)]] 22:10, 20 iraila 2019 (CEST)
<!-- Message sent by User:RMaung (WMF)@metawiki using the list at https://meta.wikimedia.org/w/index.php?title=CI2019List(pe_dashboard_users,act)&oldid=19397809 -->
 
== Literatura faltsifikazioa ==
 
 
Literatura faltsifikazioa [[iruzur]] mota bat da, eta egiten da iruzurrezko testu bat, normalean [[eskuizkribua]], egiazko eta original moduan aurkezten denean. Desberdindu behar da [[plagioa]] eta faltsifikazioa. Plagioan egile baten testua kopiatu egiten da beste idazle batek propio gisa aurkezten du, egiazko jatorria ezkutatuz; plagioa edukiarekin dago eztabaida, hau da, nork sortu duen. Faltsifikazio kasuan (kasu honetan literarioa) testua aurkezten da idazle edo garai jakin batena balitz bezala. Normalean garaiko edota idazlearen estiloa, prozedura, gaiak… imitatzen dira, iruzurra sinesgarria bilakatzeko nahian. Egiazko egilea itzalpean geratzen da. Batzuetan faltsifikazioaren oinarri fisikoa oso zainduta egoten da (paperaren, tintaren eta abarren ezaugarriak zainduz), gezurrezko testua onargarri ager dadin. Literatura faltsifikazioak normalean idazle ezagunekin lotzen dira, eta hauen atzean helburu ekonomikoa egoten da, honelako dokumentu baten salmentan oinarritua. Beste batzuetan motibazio ideologikoak, politikoak edota erlijiosoak egon daitezke iruzurraren oinarrian.