Eguzki-energia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Eguzki-energia''' [[eguzkia|eguzkitik]] Lurrera [[erradiazio elektromagnetiko]] itxuran iristen den [[energia]] mota da. Eguzkia energi-iturri agortezina eta [[energia berriztagarri|berriztagarria]] da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen da batez ere.
 
Eguzkiaren erradiazioaren indarra latitudea, eguraldia eta eguneko orduaren arabera aldatzen da, eta baldintza egokiak ematen badira 1.000 [[watt|W]]/m² ingurukoa da.
 
Eguzki energiaren irradiazio [[bero]] eta argiari, onura atera izan dio gizakiak antzinako garaietatik, etengabe garatu diren teknologia ezberdinak baliatuz.
 
Eguzki irradiazioa, eguzki energiaren eraginez sortutako bigarren mailako energia iturriekin batera; [[energia eoliko|eolikoa]], [[olatu]] energia, energia hidroelektrikoa eta [[biomasa]], lurrean eskuragarri dauden [[energia berriztagarriak Euskal Herrian|energia berriztagarrien]] zatirik handiena da. Hala ere, eguzki energia baliagarriaren zati txiki bat besterik ez da erabiltzen.