Majda Šilc: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
9. lerroa:
[[1942|1942ko]] [[udaberrian]] [[Jugoslaviako Gazte Komunisten Batasuna|Jugoslaviako Gazteria Komunistarekin]] egin zuen bat. Urte horretako [[Uda|udan]] bere hurbileko bat [[Atxiloketa|atxilotu]] zuten okupatzialeek, eta bere izena bota zuenez gero, Šilcek alde egin behar izan zuen. Beraz, mendira egin zuen eta Dolomitetako Destakamendu Partisanoaren parte izan zen, lehen momentuan [[Erizaintza|erizain]] bezala lan egin zuelarik<ref name=":0" /><ref name=":1" />.
 
1942ko [[Urri|urrian]] Dolomitetako Destakamendu partisanoa zatitu egin zen, eta barte batek, Majda Šilcek barne, Hirugarren Batailoi gisa, Esloveniako Bigarren Brigadarekin bat egin zuen. Brigada horren barruan Šilc Gazteria Komunistaren ordezkari eta idazkari izan zen. [[1943|1943ko]] udan, gainera, [[Jugoslaviako Alderdi Komunista|Jugoslaviako Alderdi Komunistaren]] kide bezala onartu zuten Šilc<ref name=":0" /><ref name=":1" />.
 
1943ko [[Azaro|azaroan]] Esloveniako Bigarren Brigadak [[Kroazia|Kroaziara]] egin zuen, [[Gorski Kotar]] barrutian borrokatuz. Kroazian egon zen brigada hori [[1944|1944ko]] [[Otsail|otsaila]] arte, une horretan [[Eslovenia|Esloveniara]] itzuli eta ​​[[​​Kočevski Rog|Kočevski Rog]] inguruko batailan parte hartu zutelarik<ref name=":0" /><ref name=":1" />.