Irakeko Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Reemplazo automático de texto (-Amerikako Estatu Batu +Ameriketako Estatu Batu)
t Robot: Cambios triviales
4. lerroa:
Izena [[Pertsiar Golkoa|Pertsiar Golkotik]] datorkio.
 
== Sorrera ==
[[George W. Bush]] AEBetako presidenteak [[2002]]an zioenaren arabera, [[2001eko irailaren 11ko atentatuak|2001eko irailaren 11ko atentatuz]] geroztik, Iraken AEBekiko gorrotoak nahiz suntsipen handiko armak lortzeko gutiziak AEBetako ahulezia areagotzen zuten, eta, beraz, Irak desarmatzea lehentasun bihurtu zitzaion.
 
11. lerroa:
Hala eta guztiz ere, [[martxoaren 17]]an, NBEko ebazpenen babesik gabe eta Segurtasun Kontseiluko ahalegin diplomatikoak aferrikakotzat jota, George W. Bushek diplomaziaren garaia bukatu zela adierazi eta herrialdea 48 ordutan uzteko ultimatuma luzatu zion [[Saddam Hussein]]i.
 
== Gerra kanpainia ==
[[Irudi:Saddamstatue.jpg|thumb|right|250px|[[Saddam Hussein]]en estatua bat eraistear.]]
Saddam Husseinek eskaera horri muzin egin ostean, [[martxoaren 20]]an, goizeko 5:34an (tokiko ordua) AEBetako eta aliatuetako tropek Iraki eraso zioten. Egun batzuen buruan, [[Kuwait]]ik atera ziren indar armatuek Irakeko hiri nagusiak hartu zituzten. Beldurrak beldur, atzera egin zuen armada irakiarrak ez zuen ia-ia herrialdeko azpiegiturarik kaltetu, eta askok inbaditzaileei aurre ez egiteko deliberoa hartu zuten.
19. lerroa:
Iparraldean, halere, beste fronte nagusi bat irekitzeko planak deuseztatu ziren [[Turkia]]ko gobernuak AEBetako armadari herrialdea zeharkatzea debekatu zionean. Nolanahi ere, airez igorritako tropa batzuk [[kurdu]]en kontrolpean zegoen iparraldean paratu ziren, eta pexmerga gudari kurduekin bat egin zuten iparraldeko hiri nagusiak hartzeko: [[Karkük]] ([[apirilaren 10]]ean) eta [[Mosul]] ([[apirilaren 11]]n). [[Tikrit]], Saddam Husseinen jaiolekua eta herrialdeko azken erresistentziagune garrantzitsua, [[apirilaren 13]]an erori zen amerikarren eskuetara. Hurrengo egunetan loialistek jarraitu zioten borrokatzeari, baina maiatzaren 1ean, George Bushek borroka amaitutzat eman zuen.
 
== Gerra ondokoa ==
Saddamen agintaldia amaitu bezain laster, Irakeko hiri nagusietan bortizkeria piztu zen. Hasiera batean gobernuko eta instituzio publikoetako bulegoak zein eraikinak arpilatu ziren. Krimen arrunt horri berehala aginte berriaren kontrako gerrila erasoak gehitu zitzaizkion. Legea eta ordena berrezartzea konkistatzaileen atazarik neketsuena bilakatu zen.
 
== Kritikak ==
[[Lehenengo Golkoko Gerra]]n ez bezala, bigarren horko horretan ez zen oso aliantza zabalik bildu Saddam Hussein eta Ba’ath alderdia boteretik erausteko. Munduko lider batzuek gerra babestu bazuten ere, [[Europa]]ko zein [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbileko]] iritzi publikoek ia aho batez arbuiatu zuten. Arabiar frankoren ustetan, gainera, [[Islam]]iarraren kontrako [[inperialsimo]]an beste aurrepauso bat baino ez zen.