Benny Moré: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orria sortu dut
(Ez dago alderik)

20:10, 14 martxoa 2021ko berrikusketa

Bartolomé Maximiliano Moré Gutiérrez, (Santa Isabel de la Lajas, Kuba, 1919- Habana, Kuba, 1963)[1][2] Benny Moré bezala ezagunagoa,[2] kubatar musikaria izan zen.

Benny Moré

(1950(e)ko hamarkada)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBartolomé Maximiliano Moré Gutiérrez
JaiotzaLajas (en) Itzuli1916ko abuztuaren 28a
Herrialdea Kuba
HeriotzaHabana1963ko otsailaren 19a (46 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: zirrosia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, orkestra zuzendaria eta musikagilea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Beny Moré
Genero artistikoason montuno (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaRCA Records

IMDB: nm0608200 Last fm: Beny+Moré Musicbrainz: 7dfd4a6f-5a28-4926-a8e3-4f532f813a7b Discogs: 888651 Allmusic: mn0000758194 Find a Grave: 11058168 Edit the value on Wikidata

Musika mota ugari landu zituen: sona eta son montunoa, mamboa, boleroa, guaracha, merenguea edota runba.[3] Ezizen hauek eduki zituen: Erritmoaren Barbaroa eta Mamboaren Printzea.[4]

Morék formazio autodidakta eduki zuen,[5] ez zuen musika akademikorik ikasi eta ez zekien partiturarik irakurtzen. Horregatik, bere inguruko musikarien laguntza behar izaten zuen berak sortutako abestiak pentagrametan ipintzeko.[6][7]

Biografia

Haurtzaroa eta gaztaroa

Santa Isabel de las Lajas herrian jaio zen, Kuban.[2] Bere ama Virginia Moré izan zen, eta aita Silvestre Gutiérrez.[8] 18 anaia zituen eta bera zen zaharrena. Bere herenaitona Moré kondearen esklaboa zenez, handik zetorkion abizena.[2]

Bere herenaitona herriko errege izendatu omen zuten esklabo beltzek, kongotarren tradizioari jarraiki. Horregatik, XIX. mendean kongoar jatorriko beltz askatuek sortutako elkarteak (cabildoak) laguntza eskaini zion Moréri umea zela.[2] Elkarte hauek antolatutako jaialdietan parte hartzen zuen Morék, bai kongotar edo bantu jatorrikoenetan eta baita lucumí edo jorubatarrenetan. Ziurrenik han ikasi zituen afro-kubatar abestiak, dantzak eta errituak, eta baita perkusioa jotzen ere.[5]

Jatorria Afrika mendebaldean zuten abesteko bi modu zeuden Kuban. Morék bi tradizioak barneratu zituen: hirudun eta seidun bitartekoak (trova, son eta boleroan agertzen direnak), eta bostun, laudun eta zortzidun bitartekoak (runba eta guaguancóan agertzen direnak). Bi tradizioak ezagutu eta inork baino hobeto menderatzea eta moldatzea izan zen Moréren ezaugarri bat.[5]

Beranduago ikasi zuen gitarra jotzen (harekin konposatuko zituen bere abestiak) eta trobadore gisa abesten hasi zen duetoetan.[5]

Eskola utzi behar izan zuen nekazari lanetan hasteko. Han, repentista (inprobisatzaile) gisa abesten zuen beste nekazarien aurrean.

1930ean familia herriz aldatu zen, Camagüeyo probintziako Central Vertientes azukre fabrikatik gertu bizitzeko. Amak arropa garbitzen lan egiten zuen eta Benny Moré azukre fabrikarako orgatilak mugitzen aritzen zen. [2][9][8] Bitartean, Conjunto Avance taldea sortu zuen eta, beranduago, hirukote bat.[2]

Lehen urteak Habanan

1936an heldu zen Habanara lehen aldiz, sei hilabeterako. Baina Vertientes herrira bueltatu zen, eta azukre-kanaberak mozten aritu zen.[8] 1940an Habanara bueltatu zen eta han geratu zen lauzpabost urtez.[1] Lau urte igaro zituen gitarra batekin kafetegi, taberna, hotel, jatetxe eta putetxeetan abesten.[2]

CMQ irratiko lehiaketa batera aurkeztu zen bi aldiz, eta bigarrengo aldian lehen saria irabazi zuen.[3]

Mexikoko urteak

Lázaro Corderoren taldearekin lanean hasi zen,[2] eta baita Cauto taldearekin.[9] Beranduago Trío Matamoros hirukotearekin abesten hasi zen. Hirukote honekin lehen diskoa grabatu zuen, eta 1945ean bira bat egitera joan ziren Mexikora. Han, irratietan eta kabaretetan jotzen zuten.[8] Taldeari kontratua amaitu zitzaionean, eta besteek Kubara itzultzea erabaki zutenean, Morék Mexikon geratzea erabaki zuen, eta orduan hasi zen Benny izena erabiltzen,[2] asko miresten zuen Benny Goodmanen omenez[6]. 1946an Juana Bocanegra Durán erizainarakin ezkondu zen.[2][6]

 
Benny Moréren estatua, Cienfuegos hirian

Dámaso Pérez Pradoren jazz bandean aritu zen lehen abeslari gisa, eta hainbat disko grabatu zituen harekin.[2][10][5] Mexikon grabatutako hainbat pelikulatan ere parte hartu zuen.[6] Ospe handia lortu zuen.[3]

Kubara itzulera eta Banda Giganteren sorrera

1952an Kubara itzuli zen.[9] Urte hartan Cienfuegoseko Orquesta Aragón taldearekin grabatu zuen[2] eta Bebo Valdésen big bandarekin ere abestu zuen.[8][5] Ernesto Duarterekin ere lan egin zuen.[11]

1953an bere orkestra propioa sortzea erabaki zuen, Kubako perkusioak sartuz.[2] 1953ko abuztuaren 3an aurkeztu zuen Banda Gigante orkestra.[9] 40 pertsonako taldea zen,[11] eta hango kide izan ziren, besteak beste, Fernando Alvarez abeslaria, Alfredo Chocolate Armenteros tronpetista, Generoso Jiménez tronbonista eta Rolando Laserie bateria. Arrakasta handia lortu zuten bai Kuban eta baita nazioartean ere.[3] 1956 eta 1957 urteetan Venezuela, Jamaika, Haiti, Kolonbia, Panama, Mexiko eta Estatu Batuetan ibili ziren, eta Oscar sarien zeremonian ere jo zuten.[4][8]

Kubako Iraultzaren ondoren, irlan geratzea erabaki zuen, nahiz eta kanpoan birak egiteko eta diskoak grabatzeko dirutzak eskaini zizkioten.[10] Night and Day kabaretean abesten hasi zen.[11]

Alkoholarekin zuen arazoa zela eta, zirrosi hepatiko baten ondorioz hil zen 1963an.[6][4]

Diskografia aipagarria

  • Pare... que llegó el Bárbaro (1958)[6]

Bitxikeriak

2006an "El Benny" filma ekoitzi zuen Instituto Cubano de Arte e Industria Cinematográficak.[11]

2019an Omara Portuondok Siempre tu voz izeneko disko bat atera zuen Benny Moréren abestiak interpretatuz.[6]

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «Benny Moré y el camino de la leyenda (+Video)» Granma.cu (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  2. a b c d e f g h i j k l m n (Gaztelaniaz) «El Bárbaro del Ritmo, Benny Moré, sigue cantando a 58 años de su muerte (+Video)» Granma.cu (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Collera, Laura Mercedes Giraldez. (2020-02-20). «El Benny, lo más autóctono de la música cubana (+Video)» Cubahora (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  4. a b c https://www.telesurtv.net/news/benny-more-vivo-siempre-natalicio-20190823-0054.html
  5. a b c d e f ACOSTA, Leonardo (2008), "Benny Moré, the musician", A contra corriente, 3. zenbakia, 122-126. orrialdeak. Hemen kontsultatua (2021eko martxoaren 14an): https://projects.ncsu.edu/project/acontracorriente/spring_08/Acosta%20sobre%20More.pdf
  6. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Vicent, Mauricio. (2019-08-18). «Benny Moré, el bárbaro del son» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  7. (Gaztelaniaz) Marimón, Rafael Lam. (2013-08-24). «Los músicos de Benny cuentan sus experiencias» Cubahora (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  8. a b c d e f https://latinpop.fiu.edu/SECCION04Mpt2.pdf
  9. a b c d (Gaztelaniaz) «Grandeza y certezas de Benny» Granma.cu (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  10. a b (Gaztelaniaz) C.V, DEMOS, Desarrollo de Medios, S. A. de. (2019-08-28). «La Jornada: Benny Moré tendrá placa en la Fonoteca Nacional» jornada.com.mx (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  11. a b c d (Gaztelaniaz) «Benny Moré: el Bárbaro del Ritmo - Colombia Informa Un día como hoy» Colombia Informa 2019-02-19 (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).