Txikipedia:Eguzkia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
2. lerroa:
[[Fitxategi:Solar sys.jpg|thumb|upright=1.3|480px|left|<center>Eguzki-sistemaren errepresentazioa. Planeta eta distantzien neurriak ez daude eskalan.]]
'''Eguzkia''' {{txp|eguzki-sistema|eguzki-sistemaren}} erdian dagoen {{txp|izar|izarra}} da, Lurretik hurbilen dagoena. Izar bat denez, berez sortzen du argia. Eguzki-sistema osatzen duten zortzi planetak, lurra barne, haren biran mugitzen dira, baita {{txp|asteroide}}, {{txp|meteorito}}, {{txp|kometa}} eta beste hainbat objektu ere. Lurrean bizia egon ahal izateko behar den energia iturri nagusia da.
 
Duela 4.500 milioi urte sortu zen eta zientzialariek bere biziaren erdian dagoela uste dute.
 
Eguzkia eta eguzki-sistema {{txp|Esne Bide|Esne Bidea}} izeneko galaxian daude, haren erditik 25.000 - 28.000 argi-urteko distantziara. 1.392.000 kilometroko {{txp|diametro|diametroa}} du (Lurrarena baino 109 aldiz handiagoa).
 
Denbora luzez, Eguzkia su-bola erraldoi bat zela pentsatu zen, baina gaur egun badakigu gas beroz osatuta dagoela. Gas horiek {{txp|hidrogeno|hidrogenoa}} (%74) eta {{txp|helio|helioa}} (%25) dira. Eguzkiak askatzen duen energia (argi eta bero gisa jasotzen duguna) hidrogenoa helio bihurtzen denean sortzen da, fusio nuklear izena duen prozesu batean. Prozesu horretan, 4,25 milioi tona hidrogeno kontsumitzen dira segundoero. Haren {{txp|tenperatura}} 5 500° Celsius-ekoa da gainazalean, baina 14 milioikoa haren erdigunean. Eguzkia {{txp|erraldoi gorri}} bat bihurtuko da 5 mila milioi urte barrugutxi gorabehera.
{{Ba al dakizu?|<center>'''Letra larriz ala xehez?'''<br>
Gure izarraren izena hizki edo letra larriz (maiuskulaz) idatzi behar da: ''Lurrak Eguzkiaren inguruan jira egiten du''. Aldiz, zentzu orokorra duenean edo pluralean erabiltzen denean, edo beste sistema batzuetako izarrei buruz ari garenean, hizki xehez idatzi behar da: ''Ordu asko igaro ditut eguzkitan'' edo ''Unibertsoan milaka eguzki daude''. <center>}}
28 ⟶ 26 lerroa:
**'''Kromosfera:''' Fotosferaren gainetik dagoen atmosferaren geruza (izenak "kolore esfera" esan nahi du). {{txp|Eguzki eklipse}} osoetan, eraztun gorrixka fin bat bezala ikusten da Eguzki-ertzaren inguruan.
**'''Koroa:''' Atmosferaren kanpoko geruza da, zilar koloreko halo bat bezala agertzen dena. Mehea eta argitasun gutxikoa da, eta fotosferaren argia blokeatuta dagoenean bakarrik ikus daiteke, eguzki-eklipse oso batean edo {{txp|teleskopio}} mota berezi batekin.
 
==Eguzkiaren adina==
Eguzkia duela 4.500 milioi urte sortu zen. Nola dakigu hori? Bada, kontuan izan behar da Eguzki-sistema osoak adin berbera duela, dena garai berean sortu zelako. Orduan, Ilargiko {{Txp|arroka|arrokek}} laguntzen digute jakiten zenbat urte dituen Eguzki-sistemak, Ilargia sortu zenetik oso gutxi aldatu delako haren gainazala. {{Txp|Astronauta|Astronautek}} hainbat harri ekarri dituzte gure satelitetik, eta zientzialariek aztertu dituztenean jakin ahal izan dute zein den haien "adina".
 
Bestalde, zientzialariek uste dute Eguzkia bere biziaren erdian dagoela. Izan ere, gure Eguzkia bezalako izarrek, gutxi gora-behera, bederatzi edo hamar mila milioi urte irauten dute. Beraz, ez dugu gehiagi kezkatu behar: oraindik beste 5.000 milioi urte geratzen zaizkio Eguzkiari.
 
Denbora hori igarotzen denean, Eguzkia {{txp|erraldoi gorri}} bat bihurtuko da. Horrek esan nahi du Eguzkia handiagoa eta hotzagoa izango dela. Hori gertatzen denean, ez da izango gaur ezagutzen dugun eguzki hori distiratsua. Ilunagoa izango da eta gorria.
 
 
{{Txikipedia interwiki}}