«Lankide:Ibai1984/Proba orria»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Genero ugari landu zituen: sona eta son montunoa, [[Mambo|mamboa]], [[Bolero|boleroa]], guaracha, [[Merengue|merenguea]] edota [[runba]].<ref name=":5">{{Erreferentzia|izena=Laura Mercedes Giraldez|abizena=Collera|izenburua=El Benny, lo más autóctono de la música cubana (+Video)|hizkuntza=es|data=2020-02-20|url=http://www.cubahora.cu/cultura/el-benny-lo-mas-autoctono-de-la-musica-cubana|aldizkaria=Cubahora|sartze-data=2021-03-13}}</ref> Ezizen hauek eduki zituen: Erritmoaren Barbaroa eta Mamboaren Printzea.<ref name=":6">https://www.telesurtv.net/news/benny-more-vivo-siempre-natalicio-20190823-0054.html</ref>
 
Morék formazio autodidakta eduki zuen<ref name=":8">ACOSTA, Leonardo (2008), "Benny Moré, the musician", ''A contra corriente'', 3. zenbakia, 122-126. orrialdeak. Hemen kontsultatua (2021eko martxoaren 14an): https://projects.ncsu.edu/project/acontracorriente/spring_08/Acosta%20sobre%20More.pdf</ref> eta ez zuen musika akademikorik ikasi eta ez zekien partiturarik irakurtzen. Horregatik, bere inguruko musikarien laguntza behar izaten zuen berak sortutako abestiak [[Pentagrama (musika)|pentagrametan]] ipintzeko.<ref name=":2" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Rafael Lam|abizena=Marimón|izenburua=Los músicos de Benny cuentan sus experiencias|hizkuntza=es|data=2013-08-24|url=http://www.cubahora.cu/cultura/los-musicos-de-benny-cuentan-sus-experiencias|aldizkaria=Cubahora|sartze-data=2021-03-14}}</ref>
 
== Biografia ==
 
=== Haurtzaroa eta gaztaroa ===
Santa Isabel de las Lajas herrian jaio zen, [[Kuba|Kuban]].<ref name=":1" /> Bere ama Virginia Moré izan zen, eta aita Silvestre Gutiérrez.<ref name=":7">https://latinpop.fiu.edu/SECCION04Mpt2.pdf</ref> 18 anaia zituen eta bera zen zaharrena. Bere herenaitona Moré kondearen esklaboa zenez, handik zetorkion abizena. Bere herenaitona herriko errege izendatu omen zuten [[Esklabotza|esklabo]] [[Beltz (pertsona)|beltzek]], kongoen tradizioari jarraiki. XIX. mendean kongoar jatorriko beltz askatuek sortutako elkarteak laguntza eskaini zion Moréri umea zela, bere herenaitona erregea izana zelako.<ref name=":1" /> Elkarte (cabildo) hauek antolatutako jaialdietan parte hartzen zuen, bai kongotar edo [[bantu]] jatorrikoenetan eta baita lucumí edo [[Joruba|jorubatarrenetan]]. Ziurrenik han ikasi zituen afro-kubatar abestiak, dantzak eta errituak eta baita perkusioa jotzen ere. Kuban zeuden afrika mendebaldeko jatorriko abesteko bi tradizioak barneratu zituen, hirudun eta seidun [[Bitarte (musika)|bitartekoak]] (troba, son eta boleroan agertzen zena) eta bostun, laudun eta zortzidun [[Bitarte (musika)|bitartekoak]] (rumba eta guaguancóan agertzen direnak). Bi tradizioak ezagutu eta inork baino hobeto menderatzea izan zen Moréren moldakortasunaren ezaugarri bat. Beranduago ikasi zuen gitarra jotzen eta trobadore gisa abesten hasi zen duetoetan.<ref name=":8" />
 
Eskola utzi behar izan zuen [[nekazari]] lanetan hasteko. Han, ''repentista'' (inprobisatzaile) gisa abesten zuen beste nekazarien aurrean. 1930ean familia herriz aldatu zen, [[Camagüeyko probintzia|Camagüeyo probintziako]] ''Central Vertientes'' [[azukre]] fabrikatik gertu bizitzeko. Amak arropa garbitzen lan egiten zuen. Benny Morék azukre fabrikarako orgatilak mugituz lan egiten zuen eta, bitartean<ref name=":1" /><ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=Grandeza y certezas de Benny|hizkuntza=es|url=http://www.granma.cu/cultura/2019-08-23/grandeza-y-certezas-de-benny-23-08-2019-21-08-13|aldizkaria=Granma.cu|sartze-data=2021-03-13}}</ref><ref name=":7" />, ''Conjunto Avance'' taldea sortu zuen, eta beranduago hirukote bat sortu zuen.<ref name=":1" />
702

edits