Txikipedia:Eguzkia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
24. lerroa:
*'''Zona erradiatiboa:''' Nukleoa inguratzen duen gunea da, non energia erradiazio bidez transmititzen den (fotoiak modu jarraituan xurgatzen eta igortzen dira). Gutxi gorabehera, eguzkiaren tamainaren % 70 okupatzen du. Nukleoan sortutako nergia garraiatzen duten partikulak (fotoiak) kanporantz mugitzen dira, baina ehundaka mila urte behar izaten dituzte horretarako.
*'''Zona konbektiboa:''' Zona erradiatiboa inguratzen duen geruza. Konbekzioa deitzen den fenomenoa gertatzen da eremu honetan, hau da, gas beroko zutabeak gainazaleraino igotzen dira, hoztu egiten dira eta berriro jaisten dira.
*'''Fotosfera:''' Eguzkiaren gainazal edo azaleko geruza da, Lurretik ikusten duguna; geruza mehea da, 300 km ingurukoa. Fotosferatik igortzen ditu Eguzkiak argia eta beroa; horregatik, tenperatura baxuagoa izaten da bertan, 5.000 °C ingurukoa. Fotosferan, {{Txp|Eguzki-orban|orban ilunak}} agertzen dira batzuetan, tenperatura baxuagoa duten eremu batzuk konbekzioaren ondorioz azaleratzen direnean.
*'''Atmosfera:''' Eguzkiaren inguruan dagoen halo gaseosoa da. Eguzki-eklipse batean ikusten den eremua da. Bertan, beste atal batzuk bereizten dira:
**'''Kromosfera:''' Fotosferaren gainetik dagoen atmosferaren geruza (izenak "kolore esfera" esan nahi du). {{txp|Eguzki eklipse}} osoetan, eraztun gorrixka fin bat bezala ikusten da Eguzki-ertzaren inguruan.