Txikipedia:Eguzkia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Txikipedia interwiki}}
26. lerroa:
*'''Fotosfera:''' Eguzkiaren gainazal edo azaleko geruza da, Lurretik ikusten duguna; geruza mehea da, 300 km ingurukoa. Fotosferatik igortzen ditu Eguzkiak argia eta beroa; horregatik, tenperatura baxuagoa izaten da bertan, 5.000 °C ingurukoa. Fotosferan, orban ilunak agertzen dira batzuetan, tenperatura baxuagoa duten eremu batzuk konbekzioaren ondorioz azaleratzen direnean.
*'''Atmosfera:''' Eguzkiaren inguruan dagoen halo gaseosoa da. Eguzki-eklipse batean ikusten den eremua da. Bertan, beste atal batzuk bereizten dira:
**'''Kromosfera:''' Fotosferaren gainetik dagoen atmosferaren geruza (izenak "kolore esfera" esan nahi du). {{txp|Eguzki- eklipse}} osoetan, eraztun gorrixka fin bat bezala ikusten da Eguzki-ertzaren inguruan.
**'''Koroa:''' Atmosferaren kanpoko geruza da, zilar koloreko halo bat bezala agertzen dena. Mehea eta argitasun gutxikoa da, eta fotosferaren argia blokeatuta dagoenean bakarrik ikus daiteke, eguzki-eklipse oso batean edo {{txp|teleskopio}} mota berezi batekin.
{{Txikipedia interwiki}}