Beat the Devil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
12. lerroa:
| zuzendaria =[[John Huston]]
| ekoizleak =[[John Huston]]
| gidoilariak =James Helvick (eleberria)
[[John Huston]]
[[Truman Capote]]
| aktoreak =[[Humphrey Bogart]]
[[Jennifer Jones]]
[[Gina Lollobrigida]]
[[Peter Lorre]]
[[Robert Morley]]
[[Edward Underdown]]
[[Ivor Barnard]]
[[Marco Tulli]]
[[Bernard Lee]]
[[Saro Urzì]]
| argazkilariak =[[Oswald Morris]]
| musikagileak =[[Franco Mannino]]
24. lerroa:
'''''Beat the Devil''''' [[John Huston]]ek 1953an ekoiztu eta zuzenduriko filma da, [[Humphrey Bogart]]ek antzeztua. Gidoia Hustonek eta [[Truman Capote]]k osatu zuten, izen bereko eleberrian oinarrituta, lauso bada ere; idazlea James Helvick zen, [[Claud Cockburn]] zinema kritikariaren izengoitia. Aldez aurretik [[Peter Viertel]] eta [[Tony Veiller]] gidoilariek saio bat egin zuten egokitzapena lortze aldera. Huston filmaketari ekiteko prest zegoenean, eta lan taldea ordurako Italian bilduta, ez zuen ontzat eman Viertel eta Veillerren lana. Hortxe agertu zen Capote, eta filmatu ahala idazten jardun zuten biek ala biek, nola amaituko zuten jakin barik ere. Emaitzak prozesua igarri zuen, pelikula nahasia baita ''Beat the Devil''. Hainbat akats agerikoak dira: kontraesanak daude istoriaren bilakaeran eta amaiera bortxatua da oso. Hustonen filmen artean sailkatzen zaila da ''Beat the Devil'', ezaugarritzeko aldian-aldian erabili diren etiketak ez baitira ondo egokitzen: thriller-a? komedia? zinema beltza? Zenbait kritikarik gogora ekarri dute Hustonen beraren [[The Maltese Falcon (filma)|The Maltese Falcon]], eta beronen eta genero honetako pelikulen parodia bat izan daitekeela diote.

== Haria ==
Lau iruzurti zain daude Italiako herri txikiko kai batean, haien itsasontzia noiz kondondu zain. Asmoa dute Afrikara joateko, uranioa ei duten [[Kenia]]ko hainbat lursail eskuratzeko.

Antzezleak onak dira oso. Tartean dira [[Humphrey Bogart]], [[Jennifer Jones]], [[Gina Lollobrigida]], [[Robert Morley]], [[Peter Lorre]] eta [[Bernard Lee]].

== Harrera ==
Ez ikusleek, ez kritikak ez zuten ondo hartu filma, eta Hustonen ibilbidean eten modukoa ekarri zuen. Humphrey Bogart aktoreak ez zuen gustuko lana izan, beharbada dirua kostatu zitzaiolako ere (ekoizleetako bat izan zen). Egun filma jabego publikokoa da, egile eskubideak behar zenean berriztatu ez zituztelako eta eskura da interneten bertan.

== Kanpo loturak ==

*[http://www.brightcove.tv/title.jsp?title=1225543832&channel=301925178 Filma osorik ikusteko aukera: jatorrizko bertsioa, gaztelerazko azpitituluekin]