Base: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: bs:Baza (hemija)
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
[[Kimika]]n, '''base''' bat [[protoi]]ak onar ditzakeen edozein substantzia da. Definizio hau azidoei eta baseei buruzko [[Brønsted-Lowry teoria]]n finkatutakoa da. Haatik, badaude baseen beste definizio batzuk, hala nola [[elektroi]]-bikoteen emaileak direla (Lewis), [[hidroxido]] [[anioi]]en iturri direla ([[Arrhenius]]) edo, zentzu zabalean, [[ur]]etan disolbatzen direnean 7.0ko baliotik gorako [[pH]]-a daukaten [[disoluzio]]ak sortzen dituzten substantziak direla. Base arrunten adibide dira, esaterako, [[sodio hidroxido]]a eta [[amoniako]]a.
 
Basearen kontzeptua [[Guillaume François Rouelle]] kimikari [[frantzia]]rrak sortu zuen 1754an. Likido [[hegazkor]]rak ziren azidoak (adibidez, [[azido azetiko]]a) substantzia jakin batzuekin nahastean gatz solido bihurtzen zirela ikusi zuen. Substantzia hauek gatza eratzeko ''basea'' (oinarria)<ref>''The Origin of the Term Base'' William B. Jensen Journal of Chemical Education • 1130 Vol. 83 No. 8 August '''2006'''</ref> zirela erabaki zuen. Hain zuzen, hortik datorkio izena.
 
Baseak, kimikoki, [[azido]]en kontrakoak dira. Azido baten eta base baten arteko erreakzioari [[neutralizazio]] deritzo. Azidoek [[hidronio]]-[[ioi]]aren (H<sub>3</sub>O<sup>+</sup>) kontzentrazioa handitzen dute, eta baseek txikitu egiten dute. Baseek eta azidoek elkarrekin erreakzionatzean, ura eta [[gatz]]ak (edo beren disoluzioak) ekoizten dituzte.
 
== Propietateak ==
Guztiz [[hidrolisi|hidrolizatzen]] den eta pH-a 14 ingurura igotzen duen baseari base indartsu deritzo. Base indartsuek, azido indartsuek bezala, ehun biziak erasotzen dituzte eta erredura larriak eragin ditzakete. Baseak ahulak ere izan daitezke, esaterako azalerak garbitzeko erabiltzen den amoniakoa. ''Arrhenius baseek'', uretan disolbagarriak izanik, pH-a 7.0tik gora daukaten disoluzioak sortzen dituzte. [[Alkali]]ak baseen azpimultzo berezia osatzen dute: beren ezaugarri nagusia da uretan disolbaturik hidroxido-ioiak (OH<sup>-</sup>) ematen dituztela.
 
14. lerroa:
* Ur-disoluzioak edo base urtuek ioietan banantzen dira eta elektrizitatearen eroaleak dira
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Azido]]ak