Ebanjelio apokrifoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
6. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
Apokrifo hitzak "ezkutuko" esan nahi zuen hasieran: Jesusek bere ikasleetakoren bati emandako irakaspen sekretua adierazten zuen, alegia. Errebelazio pribatu eta gorde gisa aurkezten zaizkigu, hain zuzen ere, ebanjelio gnostikoak, Egiptoko basamortu azpian bi mila urtez gorderik egon direnak. Gero, ordea, eliza nagusiek liturgian erabiltzen zituzten "idazki sakratuen" zerrendan sartzen ez zirenak "faltsu" eta "heretiko" zirela adierazteko erabili zen apokrifo hitza. Nolanahi ere, lehen mendeetako kristautasunaren aniztasun harrigarriaren lekuko dira. Jesus historikoari buruz, ia ez dute erakusten ebanjelio "kanonikoek" erakusten ez duten ezer. Hala ere, lehen kristau elkarteen teologia eta antolaera nolakoak ziren adierazten dute oso ondo. Halaber, benetako perla literarioak eta espiritualak ere badira tartean.<ref>https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/ebanjelio-apokrifoak/batzuk/9788483942239</ref><ref>https://www.goodreads.com/book/show/43791451-ebanjelio-apokrifoak</ref>
 
== Testuak ==