Luberri GNU/Linux banaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Terminoaren hasierako informazioa
(Ez dago alderik)

14:56, 12 martxoa 2021ko berrikusketa

Luberri Linux Mint-en oinarritutako GNU/Linux banaketa da. Hezkuntzara bideratutako banaketa bada ere beste erabileretarako ere egokia da.

Luberri
Jatorria
Ezaugarriak
Euskaraz
Euskarazbai
https://alexgabi.blogspot.com/p/blog-page.html

Historia

2010an sortu zen izena ematen dion Donostiako Antigua-Luberri BHIn Eskola 2.0ko eramangarriek instalatuta zekarten Ubunturen ordezko gisa. Lehenengo bertsioak Ubuntu Gnome 2 eta ondoren Ubuntu Flashback-en oinarritu ziren. Luberri 16.04 arte 64 eta 32 biteko bertsioak zituen eta ondoren 64koa bakarrik. Luberriren 20.04 bertsioa Linux Minten oinarritzen da.

Ezaugarriak

  • Debian, Ubuntu, Linux Mint oinarria duen 64 biteko banaketa da.
  • Eguneraketak: LTSak Ubunturen erritmoan eta eguneraketa txikiak maiztasun finkorik gabe. Uneko bertsio nagusia, 20.04, 2025 arteko mantenua izango du. Eguneraketen informazioa.
  • Cinnamon mahaigaina du.
  • Instalaziorako Systemback sistema erabiltzen du.
  • Euskaraz instalatzen da. Instalatu ondoren beste hizkuntzak gehitzen ahal zaizkio. Barne biltzen dituen aplikazio gehienak ere euskaraz erabiltzeko ezarrita daude.
  • Aplikazio guztiak, Master PDF Editor salbu, kode irekikoak dira.
  • Windows-en Direktorio Aktiboan integratzeko aukera ematen du. Halaber, pam_mount bidez, zerbitzariak partekatzen dituen karpetak mapatzen ahal dira.
  • Softwarez ondo hornituta dago. Erabilera orokorreko banaketek oinarrizko aplikazioak dakarte erabiltzaileak bere behar eta gustukoak instalatzeko. Luberri diseinatutako dago ikastetxeek deus instalatu gabe edozein materian behar diren aplikazioak erabili ahal izateko.

Aplikazioak

Linux Mint-ek oinarrizko aplikazioaz gain beste hauek biltzen ditu:

  • Bulegoan: Master PDF editor, Xournal++, Zim Wiki.
  • Gehigarriak: FreeFileSync, Ksnip.
  • Hezkuntza: Foliate, GoldenDict, Gcompris, Geogebra, Heimer, Kalzium, Kbruch, Minder, Scratch, Stelarium, Tux Paint.
  • Irudia: Draw.io, Inkscape, Kcolorchooser, LibreCAD, Peek, Pix, Sweet Home 3D.
  • Soinu eta bideoa: Audacity, Handbrake, Kdenlive, Musescore3, OBS Studio, OpenShot, Soinu-bihurtzailea, VLC, VokoscreenNG
  • Sistemaren-tresnak: Domeinuan sartu, Systemback

Kanpo estekak