Txikipedia:Energia geotermiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
{{banner}}
'''Energia geotermikoa''' {{txp|Lurra|Lurraren}} barrutik datorren {{txp|bero|beroa}} da. Janaria prestatzeko, bainatzeko edo berotzeko erabili daitekeen ordezko energia iturria da; elektrizitatea sortzeko ere balio du. Energia geotermikoa Lurreko azaleko edozein lekutan aurki daiteke. Leku batzuetan, hala nola Islandian, berotasuna gainazaletik hain gertu dagoenez errazki erabili daiteke energia iturri bezala. Beste leku batzuetan lurrazaleko harkaitzetan zuloak egin behar dira berotasunera iristeko.
 
Lur barruko berotasuna hainbat elementu kimiko deskonposatzen direnean sortzen da. Energia geotermikoa plaka kontinentalek elkar jotzen dutenean ere sortu daiteke. Plaken ertzean edo sumendietatik gertu dauden lekuak dira energia geotermikoa hobekien erabili dezaketenak. Aktibitate bolkanikotik gertu dauden lekuek askotan ezaugarriak dituzte gainazalean, hala nola, laba fluxuak, geiserrak, fumarolak edo ur termalak.
 
Igerileku naturaletan eta ur termaletan denbora askoan erabili da energia geotermikoa janaria prestatzeko, bainatzeko edo berotzeko. Froga batzuen arabera, jatorrizko amerikarrek orain dela 10.000 urte janaria prestatzeko erabiltzen zuten. Antzinaroan, greziarrek eta erromatarrek ur termalek berotutako bainuak erabili zituzten.
 
[[Kategoria:Txikipedia]]