«Uholde»: berrikuspenen arteko aldeak

467 bytes added ,  Duela 4 hilabete
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
 
Gaur egun, uholdeen aurkako babesak oso aurreratuak dira herrialde garatuetan. Babes-neurriak sistema askotan oinarritzen dira: dikeak, metalezko [[hesi]] mugikorrak, [[urtegi]] erregulatzaileak eta hustubideak. Egoera arriskutsuei aurre egiteko alerta-sistemak ere oso garatuta daude: [[eguraldi iragarpen]]a, alerta hidrologikoa zehazten duten ibai-edukieren behaketa eta [[itsasikara]]k detektatzeko sistemak.
 
[[Itsasgora]]k eragindako itsas uholdeen aurkako babesa oso garatuta dago [[Herbehere]]etan, non dike sare batek barruko zein kanpoko urak erregulatzen dituen. [[Venezia]]k eta [[Londres]]ek ere antzeko babesak dituzte (MOSE eta [[Thames Barrier]] hurrenez hurren). Urtegi erregulatzaileak oso ugariak dira [[klima mediterraneo]]ko eskualdeetan, hala nola [[Kalifornia]]n eta [[Hego Europa]]n, eta lehorte-garaian ura biltzeko eta ibai-uraldiei eusteko balio dute.
 
==Munduan==