→Babesa
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit |
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit |
||
40. lerroa:
== Babesa==
[[Neolito]]aren hasieratik, [[sedentarizazio]]a hasi zenetik eta, beraz, kostaldeko eremu lauak edo ibai-haranak okupatu zirenetik, gizakiak uholdeei aurre egiteko erronka izan du. [[Antzinako Egipto|Egipton]] eta [[Mesopotamia]]n jada eraiki ziren ibai-babes garrantzitsuak, hala nola [[dike]]ak, urak desbideratzeko [[ubide]]ak eta ibilguen hobetzeak hiriguneetan. Lan hidraulikoak [[Antzinako Grezia|Grezian]] eta [[Antzinako Erroma|Erroman]] ere egin ziren, bai edateko ura lortzeko, bai arriskuak saihesteko. [[Txina]]n, XII. mendean jada eraikitzen ziren ubide handiak ibaietan, eta [[montzoi]]ek eragindako [[uraldi]]ei aurre egiten saiatzen ziren.
Gaur egun, uholdeen aurkako babesak oso aurreratuak dira herrialde garatuetan. Babes-neurriak sistema askotan oinarritzen dira: dikeak, metalezko [[hesi]] mugikorrak, [[urtegi]] erregulatzaileak eta hustubideak. Egoera arriskutsuei aurre egiteko alerta-sistemak ere oso garatuta daude: [[eguraldi iragarpen]]a, alerta hidrologikoa zehazten duten ibai-edukieren behaketa eta [[itsasikara]]k detektatzeko sistemak.
==Munduan==
|