Txotis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «thumb|[[Madrilgo ''chulapo''ak ''chotis''a dantzatzen, San Isidro egunean.]] '''Txotis'''a Boh...»
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
(Ez dago alderik)

18:40, 10 martxoa 2021ko berrikusketa

Txotisa Bohemian jatorria duen musika eta dantza bat da. Izena alemaneko Schottisch hitzetik dator, "eskoziar". Izan ere, Vienan Erdialdeko Europako dantza honen jatorria Eskozian zegoela esaten zen.

Madrilgo chulapoak chotisa dantzatzen, San Isidro egunean.

Txotisaren aldaera asko daude munduan gaur egun. Madrilen chotis izenarekin, bertako dantza tradizionaltzat hartzen da[1], Brasilen xote izena du, Ingalaterran scottische eta Finlandian, adibidez, jenkka, beste dantza ezagun bat dena.

Europan modan egon zen Viktoriar Aroan eta hortik hedatu zen Amerikara.

Erreferentziak

  1. Povo, Alfredo. (D.L. 2014). Apuntes de chotis madrileño : técnica, pasos figuras. Punto Rojo Libros ISBN 978-84-16068-75-3. PMC 922108956. (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).

Kanpo estekak