«Frantziako Estatu Orokorrak»: berrikuspenen arteko aldeak

Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
(Rescuing 0 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8)
(Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8)
 
[[Fitxategi:Ouverture des États généraux de 1789 à Versailles.jpg|thumb|250px|Estatu Orokorrak irekitzeko eguna, 1789ko maiatzaren 5ean.]]
 
'''Estatu Orokorrak'''<ref>[http://www.elkarargitaletxea.com/elkarikasnet/edukiak/2_Gizarte_Zientziak/Euskal_Herriko_Foru_Sistema/Euskal_Herriko_Foru_Sistema.html «Euskal Herriko Foru-sistema»]{{Apurtutako esteka|date=otsaila 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}, Elkar argitaletxearen webgunea.</ref><ref>[https://web.archive.org/web/20100117040233/http://www.puntubi.com/testuinguruak/estatuorokorrak.htm «Estatu Orokorrak»], Elhuyar.</ref> ([[frantses]]ez, ''États Généraux'') [[Antzinako Erregimena|Antzinako Erregimeneko]] [[Frantzia]]n erresumako estamentu (klase) guztien biltzarra zen. Erregeak ezohiko egoeretan biltzen zituen, krisialdi politikoren bati edo gerraren bati aurre egiteko, edota arlo militarrean edo zergetan laguntzeko. Parlamentuek ez bezala, Estatu Orokorrek ez zuten inolako gaitasunik legeen edo justiziaren arloan, eta ez dira biak nahastu behar.
 
[[Filipe I.a Nafarroakoa|Frantziako Filipe IV.ak]] sortu zituen [[1302]]an, bere erabakiek legitimazio handiagoa izan zezaten, [[Aita santu]]ak emandako ''[[Ausculta fili]]'' izeneko [[bulda]]ren aurka. Hastapenean, apaizteria, noblezia eta hiri onen ordezkariak biltzen zituzten eta, [[1484]]ra arte, [[oïl hizkuntzak]]o eta [[okzitaniera|oc hizkuntzako]] lurraldeek Estatu Orokor bereziak zituzten. Frantzian [[1789]]ra arte segitu zuten biltzen. Azkenak, [[Luis XVI.a Frantziakoa|Luis XVI.ak]] deitu zituen Estatuaren zorra kitatzeko, baina [[ekainaren 27]]ko [[Pilotalekuko Zina]]ren ostean, Biltzar Nazionalak ordeztu zituen Estatu Orokorrak.