«Korporazio (historia)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Kamiruaga wikilariak «Lanbide-korporazio» orria «Korporazio (historia)» izenera aldatu du)
No edit summary
[[Fitxategi:Gremios (azulejos).JPG|thumb|200px|[[Katalunia]]ko [[lauza]] batzuetan irudikatutako [[Erdi Aro]]ko sei korporazio-lanbideen irudikapena: harginak, buztinlariak, saskigileak, okinak, botagileak eta zapatariak.]]
 
'''Korporazio''' edo '''gremioak''' (<small>[[Heg.]]</small>) [[Erdi Aro]]an [[Europa]]ko [[hiri]]etan sortu ziren [[elkarte]] [[ekonomia|ekonomikoak]] izan ziren, hauetan [[lanbide]] bereko [[eskulangile]] eta [[Merkataritza|merkatariak]] biltzen ziren. Gerora, beste kontinenteetako Europako [[Kolonia (geografia politikoa)|kolonietan]] ere ezarri ziren. [[Aro Modernoa]]ren amaiera aldera desegin zituzten. Beren helburua lan-eskaera eta aktibo zeuden lantegi-kopuruaren arteko orekari eustea izan zen, korporazioetako kideei lana, ongizate ekonomikoa eta lanbidearen ikasketa-sistema bat bermatuz.
 
{{esaera2|Eskulangileak korporazioetan antolatzen ziren. Elkarte horiek bi betebehar zituzten: «barrualdean lana arautu eta monopolioak ezarri kanpoaldean» ([[Max Weber]]). Bi betebehar horiek oso loturik zeuden euren artean, eta helburua korporazioko kideen diru-sarrerak segurtatzea zen. Hori lortzeko, korporazioek ekoizpenaren ahalmena eta eskaintzaren kopurua finkatzen zuten, mugatu egiten zuten salneurrien lehia eta kalitate-desberdintasuna korporazioko kideen artean, zaildu egiten zuten ekoizkin berrien eta ekoizpen-prozesu be­rrien sarrera, mugatu egiten zuten merkatuko bidea eta monopolio gisa agertzen ziren, bai hornidurak ekartzeko orduan, bai saltzeko orduan. Ho­rrela, kide guztiek lan-egoera berdina izatea, desberdintasun-prozesua blokeatzea eta "aginte kapitalista" (Max Weber) delakoa sortzea saihestea bilatzen zen. Korporazioek aurrera zeramaten politika ekonomikoa ez zegoen garapenarekin kontrajarririk, baina garapen horren eta gizartearen orekaren artean aukeratu behar zenean, azken hori aukeratzen zuten beti.
4.610

edits