Matxismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
47. lerroa:
XX eta XXI. mendeko Mendebaldeko gizartearen ezaugarri matxista bat emakumeen objektibizazioa da, emakumea gizartean apaingarri lana egiten duen gizonen atseginerako objektu izatea, edertasun kanon batzuen arabera. Estatu Batuetan, Hollywoodeko zinema industriak [[Pin-up|''pin-up'' neskaren]] arketipoa zabaldu zuen 1940 eta 1950eko hamarkadetan. 1968an, kultura horren kasu adierazgarri bat gertatu zen: Francine Gottfried [[Wall Street|Wall Streeten]] lan egiteko kontratatu zuten (AEBko [[New York|New Yorken]]), gizonezkoz betetako mundu lehiakorra.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Francine Gottfried: The Woman Who Stopped Wall Street Traffic - City Country Culture - Watch the full documentary|hizkuntza=en|url=https://www.arte.tv/en/videos/101158-000-A/francine-gottfried-the-woman-who-stopped-wall-street-traffic/|aldizkaria=ARTE|sartze-data=2021-02-14}}</ref>
 
Gottfried metrotik irteten zen lanera, baina luze gabe Wall Streeteko ''broker'' eta langileak hari geldirik begira geratzen hasi zitzaizkion, eta gorputz lerdeneko emakume bat Wall Streetera egunero lanera sartzen zela zabaldu zen. Ondorioz, hurrengo egunetan, ehunka eta gero milaka gizon izan zituen zain metrotik noiz aterako eta emakumea jazartzen, eskandalu bat izateraino. Gottfried etxetik lan egitera joan behar izan zen, eta aldizkarietako argazkietan modelo gisa agertzea eskaini zioten. Gottfriedek ez zion eskaintzari ezezkorik eman, baina emakumeak berehala galdu zuen gaurkotasun eta ospea. <ref name=":0" />
 
== Erreferentziak ==