Argi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Argiari loturiko fenomenoak: Polarizazioa gehitu.
→‎Interferentziak: atala moldatuta.
40. lerroa:
 
=== Interferentziak ===
Interferentzia uhin bi puntu batean gainezartzen direnean gertatzen den fenomenoa da. Uhin bakoitzaren ezaugarrien arabera, interferentzia eraikitzailea izan daiteke, uhin bien baturaz anplitude handiagoko uhin bat sortzen denean; edo suntsitzailea, anplitude txikiagoko uhin bat sortzen denean.
Interferentziaren fenomenoa ikusteko modurik errazena [[Young esperimentua]] da. Young esperimentua argi monokromatikoa (soilik kolore batekoa) pantaila bateko zirrikitu estu batetik pasatzean ikusten da.
 
Argiaren interferentzia fenomenoa frogatzen duen esperimentu klasiko bat Young-en esperimentua edo [[Zirrikitu bikoitzaren saiakuntza|bi zirrikituen esperimentua]] da.
 
=== Polarizazioa ===
[[Fitxategi:Animation polariseur 2.gif|ezkerrera|thumb|Polarizatzailea.]]
Polarizazioa hainbat norabidetan oszila dezaketen uhinek duten propietatea da<ref>{{Erreferentzia|izena=M. N.|abizena=Avadhanulu|izenburua=A textbook of engineering physics|data=2014|url=https://www.worldcat.org/oclc/904296254|edizioa=Ninth revised edition|isbn=978-81-219-0817-7|pmc=904296254|sartze-data=2021-03-07}}</ref>.

Argi naturala normalean polarizatu gabea izaten da, ausazko norabideetan oszilatzen duen eremu elektromagnetikoak osatzen baitu. Argi honek polarizatzaile bat zeharkatzean, norabide jakin baten oszilatzen duen uhina pasatzen da soilik, argi polarizatua lortuz. Jada norabide batean polarizatutako argiak beste polarizatzaile bat zeharkatzen badu, polarizatzailearen transmisio-ardatza eta uhinaren oszilazio norabidearen angeluaren arabera, pasaten den argiaren intentsitatea txikitu egingo da, nulua izatera heltzeraino ere.<ref name=":0" />
 
== Argiaren abiadura ==