Ilar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-deskribatutako espezieak]] +deskribatutako taxoiak]])
Horrelako argibidea ez da egokia hemen
7. lerroa:
[[Fitxategi:NCI_peas_in_pod.jpg|thumb|Ilar zorro bat eta ilarrak barruan]]
 
'''Ilarra''' (''Pisum sativum'') [[Lekadun|Fabaceae]] familiako [[landare]] belarkara da. Ilarraren [[hazi]]a [[barazki]] gisa jaten da.
 
Landare honek sistema begetatibo txikia eta ardatz-formako [[sustrai]]a dauzka. [[Hosto]]ak kiribiletan amaitutako foliolo-bikoteez osaturik daude. [[Infloreszentzia]]k multzoka sortzen dira hostoen galtzarbeetan kokatutako brakteetan. Haziak 5-10 cm luze diren zorroetan sortzen dira. Zorro edo leka hauetako bakoitzak 4-10 ale eduki ohi ditu.
 
Gainerako [[lekale]]ek bezala, elikadurari dagokionez ilarrak [[proteina]], [[mea|mineral]] eta [[zuntz]] asko dauka. [[Ekologia|Ekologiaren]] aldetik, sustraietako noduluetan eduki ohi dituen [[bakterio]] [[Nitrifikazio|nitrifikatzaileei]] esker, ilarrak [[nitrogeno]]a finkatzen du lurzoruan eta ezaugarri honi esker [[ongarri]] natural gisa erabil daiteke.
 
== Laborantza ==
[[Hazi]]ak zuzenean erein lurrean egindako zuloetan, zuloko 4 edo 5 hazi botaz eta 3 edo 4 cm-ko lur-geruzaz estaliz. Zuloak 30-50 cm-ko tartearekin jarri. Ilargi betean erein. Landareak loratan
daudenean ez astindu lurra, sustraiak kaltetu egiten baitira eta aurrekoarekin loratzea kaltetzen da. Arbak jartzea beharrezkoa da, balorerik gabeko bigarren mailako kimuak eta lorak ager ez daitezen. Bakarrik ureztatu landareak oso eguraldi lehorra badago edota drenai handia badu lurrak. Landare autopolinizatzaileak direnez eta lora perfektua dutenez oso gutxitan gurutzatzen dira beste barietateetako landareekin. Haziek leken barnean soinua ateratzen dutenean bildu eta hazia atera
daiteke. Hazia baldintza egokietan (hotza, iluntasuna eta lehorra) kontserbatuta 3 urtez izan daiteke
emankorra. Hazkunde azkarra du
 
<br />
== Sukaldean ==
Oso aberatsa azukretan samurra denean. Lehortuta, oso nutritiboa da.