«Lurrun-makina»: berrikuspenen arteko aldeak

961 bytes added ,  Duela 2 hilabete
t
Erreferentziak
t (Erreferentziak)
[[Industria Iraultza]] lurrun-makinaren sorreran oinarritzen da. [[Ingalaterra]]n hasi zen [[XVIII. mendea|XVIII. mendearen]] bukaeran<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Industria-Iraultza (I) - hiru|url=https://www.hiru.eus/eu/historia/la-revolucion-industrial-i|aldizkaria=www.hiru.eus|sartze-data=2021-03-06}}</ref>, eta ia [[XIX. mendea|XIX. mendearen]] erdira arte, [[Mendebaldeko Europa|Mendebaldeko Europako]] herrialde nagusietan eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] garapen ekonomikoa era nabarmenean bizkortu zuen. 1890 eta 1930 urteen artean ikatzaren errekuntzan oinarritutako lurrun-makinen erabilera murriztuz joan zen, [[erregai]] gisa [[petrolio]]tik eratorritako [[hidrokarburo]]ak erabiltzen dituzten [[Barne-errekuntzako motor|barne-errekuntzako motorrei]] bidea emanez.
 
Asko dira lurrun-makinaren asmakuntza data zehazten saiatu diren egileak baina asmakuntza hau izen bakar bati lotzeko saiakera alferrikakoa izan da. Izan ere, [[Heron Alexandriakoa|Heron Alexandriakoaren]] Spiritalia seu Pneumatica idazlanetik<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Alexandriako Hero: bi mila urtedun lurrun makina eta “vending” makina {{!}} Liber Prodigiorum|url=https://www.argia.eus/blogak/ibon-larrazabal/2014/02/11/alexandriako-hero-bi-mila-urtedun-lurrun-makina-eta-vending-makina/|aldizkaria=www.argia.eus|sartze-data=2021-03-06}}</ref> [[James Watt|James Watten]] makina sofistikatuetara, lurrun-makinaren garapen historikoan zehar izen asko azaltzen dira. Aplikazio praktikorik zuten ezagutzen ez den oinarrizko [[Gailu|gailuetatik]] hasita, [[industria]] eta [[Garraio|garraioan]] txertatu zen [[Motor unibertsal|motor unibertsalaren]] garapera lortzekolortzeraino, egindako hobekuntzak ugariak izan dira, batik bat Ingalaterran eta Industri Iraultza hasi berriaren testuinguruan, [[XVII. mendea|XVII]]. eta XVIII. mendeetan.
 
Batez ere egindako asmakuntzengatik ezaguna den [[Jeronimo Aiantz|Jeronimo Aiantz Beaumont]], [[gudari|militar]], [[margolaritza|margolari]], [[musika]]ri, eta kosmografo [[Nafarroa Garaia|nafarrak]] erregistratu zuen lurrun-makinaren lehen [[Patente|patentea]] 1606. urtean<ref>{{Erreferentzia|izena=Nicolás.|abizena=García Tapia|izenburua=Un inventor navarro, Jerónimo de Ayanz y Beaumont (1553-1613)|argitaletxea=Universidad Pública de Navarra = Nafarroako Unibersitate Publikoa|data=2010|url=https://www.worldcat.org/oclc/704512108|isbn=978-84-9769-260-1|pmc=704512108|sartze-data=2021-03-06}}</ref>. Ez da aspaldi patente honen berri izan zela eta horregatik ez da ezaguna.
[[Fitxategi:Newcomen atmospheric engine animation.gif|thumb|200px|Newcomenen makinaren funtzionamenduaren animazioa.]]
 
[[JosephThomas BlackNewcomen]] izan zen industria mailan ezaguna den lehendabiziko lurrun makina eraiki zuena 1712. urtean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Invention de la machine à vapeur (1712)|hizkuntza=fr-fr|url=https://www.histoire-pour-tous.fr/inventions/308-invention-machine-a-vapeur.html|aldizkaria=www.histoire-pour-tous.fr|sartze-data=2021-03-06}}</ref>. Ondoren, James Wattek makina hobetzeko helburua hartu zuen, [[Bero sor|bero sorraren]] aurkikuntza eragingo zuten ikerkuntzetan lanpetuta zebilela, bere laguntzarekinzebilen [[ThomasJoseph NewcomenBlack|Joseph Blacken]]<nowiki/>en makina hobetzeko helburua hartu zuen James Watteklaguntzarekin. Saiakuntzetan zehar, lurruna ura baino bero-erreserba askoz handiagoa zela ohartu zen. Erregai-kontsumoa txikitzeko, Newcomenen artisau-makinaren eragozpen nagusia ziren bero-galerak mugatu behar zirela ondorioztatu zuen. Arazoa aztertzerakoan, hainbat galera iturri identifikatu zituen: makina mugitu ahal izateko behar den [[Huts (fisika)|hutsa]] eragiteko erabiltzen zen lurruna hozteko prozesua, lurrunaren hondar-presioa eta zilindroak berak sortutako galerak. Burutu zituen hurrengo saiakuntzetan, egundoko zientzia-lana, zilindroa [[Tenperatura|temperatura]] berdinean mantendu behar zela ondorioztatu zuen.
 
Bere hitzetan, larunbat eder batean, paseatzen ari zen bitartean makinari buruz hausnartzen ari zela, ideia bat bururatu zitzaion: “lurruna gorputz [[Elastikotasun (fisika)|elastikoa]] denez, hutsean [[Hauspeatu|hauspeatuko]] da, eta, zilindroa asetutako [[Tanke (gordailua)|andel]] batekin elkartuta egongo balitz, bertan hauspeatuko litzateke zilindroa hozteko beharrik gabe lurruna kondentsatuz”. Hala ere, banatutako [[Kondentsadore|kondentsadorearen]] garapen eta hobekuntza lanek pobreziara eraman zuen Watt, eta 1765. urtean enplegua bilatzeko bere ikerketa alde batera utzi behar izan zuen. 1767. urtean [[John Roebuck|John Roebuckek]] bere saiakuntzak eta ustiapen komertziala finantzatzea onartu zuen, patentearen onuren bi herenen truke. Inperfektua bazen ere, 1768. urtean Wattek modu egokian lan egiten zuen eredu bat eraiki zuen, eta hurrengo urtean patente-eskaera aurkeztu zuten<ref>{{Erreferentzia|izena=Encyclopædia|abizena=Universalis‎|izenburua=MACHINE À VAPEUR DE WATT-BOULTON|hizkuntza=fr-FR|url=https://www.universalis.fr/encyclopedie/machine-a-vapeur-de-watt-boulton/|aldizkaria=Encyclopædia Universalis|sartze-data=2021-03-06}}</ref>. Hainbat gorabehera ekonomikoren ondoren, Roebuckek negozioaren bere zatiari uko ugin zion, [[Matthew Boulton|Matthew Boultonen]] onurarako. Azkenean, Boultonek eta Wattek eraman zuten asmakuntza praktikara, beste hobekuntza batzuekin batera. Newcomenen lurrun makinaren aldean erregai kopurua %75 inguru murriztea lortu zuten egindako hobekuntzen bitartez<ref>{{Erreferentzia|izena=Éditions|abizena=Larousse|izenburua=machine à vapeur - LAROUSSE|hizkuntza=fr|url=https://www.larousse.fr/encyclopedie/divers/machine_%C3%A0_vapeur/100756|aldizkaria=www.larousse.fr|sartze-data=2021-03-06}}</ref>.
 
Lehenengo makina 1774. urtean eraiki zen Kinneilen, Boroughstonessetik hurbil. Ordutik aurrera lurrun-makinaren historia Boulton & Watt firmarena izan zen, eta txertatutako hobekuntza gehienak Wattek asmatutakoak izan ziren. Besteak beste, Watten paralelogramoa, lurrunaren espantsio anizkoitza eta efektu bikoitzeko makina aipa daitezke.
29

edits