Aldaba Aldizkaria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
'''Aldaba''' bi hilabeterik behin [[Gernika]]n argitaratzen den herri [[aldizkari]] elebiduna da. [[1983]]. urtean sortu zen, lagun talde batek desagertutako [[Brisas Gernikesas]] aldizkaria berreskuratzeko asmoa erakutsi ondoren. Aldizkari berri horretarako hainbat izen hartu ziren kontuan: Brisas, sirimiri, Gernika, Txinbo, etab. Baina azkenean guztien adostasunarekin Aldaba izena onartu zen. Aldabaren logotipoa Elorrioko moda denda batean aurkitu zuten, aldaba portadaren arrazoia bertan aurkitzen baitzen.
 
Hasiera batean 600 ale argitaratzen baziren ere, gaur egun 1.300 alera heltzen dira. Aldizkaria egiten den lana borondatezkoa da. 20 bat ohiko kolaboratzaile ditu eta beste batzuen artean herriko ezagun diren [[Manuel Leginetxe]], [[Jose Antonio Arana]] eta [[Ricardo Arriene]]n laguntza dute. Horrez gain, Gernikazarra historia taldearen kolaborazioa oso garrantzitsua da, argazki zaharren iturri nagusi eta Gernikaren historiarekin lotutako dosier interesgarrien lanketaz arduratzen baita.
10. lerroa:
*Dossier: Herriko historiarekin edo egungo gai aipagarriak sakonki aztertzen dira.
*Egunerokoak: Azken bi hilabeteetako ekintza aipagarrienak batzen ditu.
*Inguruko berriak: Aldizkaria argitaratu aurreko bi hilabeteetan herrian izandako albisteak laburbiltzen ditu
*Dekarreras: Eskualdeko motorren inguruko gaurkotasuna aipatzen du.
*Ehiza eta arrantza: Ingurugiroarekiko errespetua mantenduz, ehiza eta arrantzaren hedapena eskaintzen du atal honek.
*Udala informatzen: Gernika-Lumoko udalak herritarrei informatzen dien atala.
 
[[Kategoria:Euskarazko aldizkariak]]
[[Kategoria:Bizkaiko komunikabideak]]
[[Kategoria:Gernika]]