Aita Menni Ospitalea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Reemplazo automático de texto (-XIX. mendea +XIX. mendea)
t Robot: Cambios triviales
6. lerroa:
[[1996]]ko [[uztailaren 15]]ean, [[Eusko Jaurlaritza]]k ''monumentu'' izendatu zuen Santa Ageda ospitale psikiatriko zaharra, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
 
== Historia ==
* [[1898]]ko [[ekainaren 1]]ean sortu zuten [[Aita Menni]]ren eskutik ''"Casa de Salud de Santa Agueda"'' izenarekin , bainuetxea zegoen lekuan.
* [[1931]]n aldaketa instituzionalak egin zituzten.
* [[1988]]ko [[apirilaren 24]]an inauguratu zuten ospitale berria, berriztatze prozesua amaituta.
 
== Ezaugarriak ==
 
Garai batean inguru hartan zeuden ur-hatsak zirela-eta oso ezaguna zen. [[Argien mendea|Argien mendemendeko]]ko kultura jarrera higienearen eta osasunaren aldekoa izan zen, eta horren eraginez eraiki zen, [[1825]]an, Santa Agedako bainuetxea. Garai horretan, besteak beste, hainbat instituzio sortu ziren inguru horretan. Beraz, bidezkoa da esatea medikuntzaren eta oporren ikuspegitik [[XIX. mendea]]n Euskal Herrian "Bainuetxeen Kultura" ezarri zela esatea.
 
Gobernuko presidentea izan zen [[Antonio Cánovas del Castillo]] jauna [[Michele Angiolillo]] anarkista italiarrak hiltzeak gainbeheran jarri zuen bainuetxearen ospea, egun batetik bestera. Atzera ere irekitzea ''Hospitalarias de San Juan de Dios'' eta ''Hermanas del Sagrado Corazón'' Ordenek kudeatu zuten eta orduan eman zitzaion, eman ere, gaur egun duen helburua.
19. lerroa:
Eraikina egoera onean dago; izan ere, erabiltzen denerako erabilita, beharrezko dituen konponketak egiten baitzaizkio.
 
=== Babestutako eraikina ===
 
Babestuko [[eraikin]]a bainuetxearen lehenengo erakinari erantsita dago. Tipologiaren arabera eraikina pabilioia da. Osasunarekin zerikusirik duten eraikinetarako [[Frantzia]]n eta [[Europa]] erdialdean zegoen tradizioaren araberakoak dira, hain zuzen ere XIX. mendearen azken aldera eraikitakoak. Pabilioi prismatiko handia osatzen du, behekoa eta bi solairu dituela. Estalkia luzera jarrita dago, bi isurirekin. Erdiko gorputza, [[fatxada]]ko planotik kanpora ateratzen dena, antzematen zaio beheko solairuan. Eskailera inperialaren aurrean dagoen atondo zabalera sartzen da bertatik. Barruko antolaketa eraikina luzera zeharkatzen duen korridore nagusiaren inguruan egituratzen da. Horren alde bietara, eskuinera eta ezkerrera, hainbat gune daude. Lehenengo solairuko erdigunean, kanpoaldera aurreratuta dagoen beheko solairuaren gainean, terraza eder bat dago. Terraza hori erabiliko zuten berton zeudenek astiorduetan egoteko. Bigarren solairua lehenengoaren modukoa da.
27. lerroa:
Zeharka jarrita dauden eta horma perimetraletan oinarrituta dauden zureriarekin eraikita dago estalkia. Zureria, izan ere, latazko eta [[teila]] zapal zeramikoaren euskarri diren [[petral]] eta [[gapirio]]ei eusten die.
 
=== Kanpoaldea ===
 
Beheko solairuko [[italiar]] itxurako arkuzko galeriak eraikin arinaren antza ematen diote. Horrek, eta bai gorputz zentrala kanpora aterata edukitzeak balkoi eder baterako lekua utzi diolako, eta daukan atondo zabalagatik, eraikin hori esanguratsua izateko egin zen. Hortik esan daiteke eskailera inperiala izpiritu horren barruan hain ondo egokitzea.
35. lerroa:
Fatxadako hormatalak [[tirol]]iar erara daude entokatuta, eta [[hori]]z margotuak. [[Kolore]]ek ere ematen dute jokorik; alde batetik, inposten eta hutsarteen kolore zuria dugu. Eta aipatutakook ere egokitzen zaizkio beheko solairuko hareharriari eta arotzien zuriari eta [[urdin]] pastelari
 
== Ikus, gainera ==
* [[Euskal Herriko ospitaleak]]