Paolo Ruffini: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Bere biografia aldatu dut
5. lerroa:
Paolo Ruffini [[1765]]eko [[irailaren 22]]an jaio zen [[Valentano]]n.
 
Aita, Basilio Ruffini, medikua zen Valentanon. Umetan erlijio karrerara zuzenduta zegoela zirudien. Bere familia Reggiora joan zen bizitzera, Modenako dukerrian, egungo Italia iparraldean, eta Paolo Modenako Unibertsitatean sartu zen 1783an matematika, medikuntza, filosofia eta literatura ikastera.
Filosofia eta literaturaz gain, medikuntza ere ikasi zuen eta, ikasketa hauek amaitzean, matematika ikasteari ekin zion. [[1788]]an, graduatu zen unibertsitatean eta Modenako Unibertsitaterako irakasle izateko postu bat eskuratu zuen (Cassiani irakaslearen lanpostu hutsa beteaz).
 
Bere irakasleen artean Luigi Fantini geometria irakatsi zion eta Paolo Cassiano kalkulua irakatsi zion. 1787an, Cassiano kontseilari hautatu zuten, unibertsitatea utzi behar izan zuen. Horrela eman zuen Cassianok analisiaren oinarriei buruzko ikastaroa Ruffinik 1787-88 ikasturtean oraindik ikasle zela. Azkenean, 1788ko ekainaren 9an, Ruffini filosofian, medikuntzan eta kirurgian lizentziatu zen. Handik gutxira matematiketan lizentziatu zen.
Hiriko eskola militarreko Analisiaren katedra ere lortu zuen, baina bizitza publikoari eta ikerketei uko egin beharrean izan zen [[Napoleon Bonaparte]]ren Errepublika Zisalpetarrari ([[Lombardia|Lonbardia]], Emilia, [[Modena]] eta [[Bolonia]]z osatua dagoenari) ez ziolako fideltasuna zin egin. Hala ere, [[1814]]an, austriar tropek lanpostua itzuliko zioten eta, ez hori bakarrik, unibertsitateko errektore eta medikuntza kliniko, medikuntza praktiko eta matematika aplikatuen katedradun ere izendatu baitzuten.
 
1788ko urriaren 15ean, analisiaren oinarrien irakasle izendatu zuten. Geroago, Fantinik, geometria irakatsi zionak, pixkanaka ikusmena galdu zuen eta kargua utzi behar izan zuen. Ruffini 1791. urtean aukeratu zuten Matematikako Elementuen irakasle. Hala ere, Ruffini ez zen matematikaria soilik. Halaber, 1791. urtean Modenan medikuntza praktikatzeko lizentzia lortu zuen.
Legebiltzarrerako hautatua izan zen.
 
Frantziako Iraultzaren ondoren, gerra garaia zen. 1795 hasieran Frantziak garaipen guztiak lortzen zituen fronte guztietan. Italia iparraldean frantziar tropek austro-sardiniar posizioak mehatxatu zituzten. 1796ko martxoan Napoleon Bonapartek hartu zuen kanpainaren agintea. Soldadu horiek garaitu eta Turinera abiatu zen. Sardiniako erregeak armistizioa eskatu zuen eta ondorioz Niza eta Savoia Frantziara atxiki zituzten. Bonapartek austriarren aurkako gerra jarraitu zuen eta Milan okupatu zuen baina Mantuan eduki zuten. Parmako eta Modenako dukeekin armistizioak sinatu zituen. Orduan Modena okupatu zuen eta, nahi zuen aurka, Ruffini aurkitu zen gorabehera politiko horren guztiaren erdian.
[[1817]] eta [[1818]] bitartean izurritea izan zen eta Paolok [[tifus]]aren inguruko ikerketak egiteari eman zion.
 
Paolo Ruffini Ruffini metodo deritzonaren aurkitzaile gisa ezagutzen da, edozein polinomio x-a binomioaren bidez banatzetik ateratzen den polinomioaren koefizienteak aurkitzeko aukera ematen duena. Hala ere, hori ez zen matematikaren garapenean egin zuen ekarpenik handiena. 1805 inguruan bosgarren eta goi mailako ekuazio aljebraikoen ebazpen orokorraren ezintasunaren froga egin zuen, nahiz eta Niels Henrik Abel matematikari norvegiarrak zuzenduko zituen zenbait zehaztasun ez egin.
[[1822]]ko [[maiatzaren 9]]an hil zen [[Modena]]n.
 
== Matematikari egindako ekarpenak ==