Triasiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Rescuing 1 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8
7. lerroa:
Mesozoikoaren lehenengo atala [[Triasiko]]a da. Bertan ''[[germaniar fazies]]'' izenarekin ezagutzen diren metakinak egon ziren, [[Permiar]]raren oso antzekoak eta askotan bereizezinak. Triasikoan hiru geruza nagusi metatu ziren fazies honetan: ''buntsandstein'', ''munschelkalk'' eta ''keuper''. Lehenengoa [[hareharri]]z osatua dago, bigarrena [[kareharri]]z eta hirugarrena [[buztin]] eta [[gatz]] [[ebaporita|ebaporitikoz]]. Azken geruza honek garrantzi berezia izan zuen Euskal Herrian, leku askotan aurkitzen diren [[diapiro]]ak sortzen baititu. Gainera [[ofita]] izeneko arroka ere sortu zen, jatorri bolkanikokoa, faila nagusiak jarraituz.
 
Higadura zela eta Euskal Herrian zeuden mendi asko ia lautu egin ziren eta itsas-mailaren jaitsiera orokortu bat dela eta [[aintzira|laku]] eta fadura ugari sortu ziren.<ref name=Edeso>[http://www.ingeba.euskalnet.net/euskara/geolog/geolog.htm EDESO, J. M. ''Euskal Herriko Geologia Esparrua'']{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}</ref> Beste gune batzuetan deltak egon ziren. Ingurune hauetan sortu ziren germaniar faziesak, leku batzuetan harea metatzen zen bitartean beste batzuetan [[ebaporita]]k agertu baitziren.
 
Aiako Harriaren eta beste mazizoen inguruan pikor larriko sedimentuz osatutako arrokak ikus daitezke, antzinako kostaren hedapenaren seinale.<ref name=EH-Eusk>[https://web.archive.org/web/20070927202724/http://www.luberri.org/pdfs/pdfs_ehc/EH-Eusk.pdf Euskal Herriko historia geologikoa]</ref> Triasikoaren bukaeran eta [[Jurasiko]]aren hasieran karbonatozko sedimentuak metatu ziren.<ref name=Abalos>ABALOS, B. Tectónica Comparada. X. gaia.</ref>
 
== Erreferentziak ==