Trantsizio-metal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
 
3. lerroa:
* [[Taula periodikoa|Taula periodikoko]] ''[[D bloke]]ko'' edozein elementuri aplikatzen zaio, [[zink]]a, [[kadmio]]a eta [[merkurio (elementua)|merkurioa]] barne. Beraz, [[taula periodikoa|taula periodikoko]] 3. taldetik 12. taldera arteko guztiei aplikatzen zaie.
 
* Zentzu hertsiagoan, [https://web.archive.org/web/20081011034915/http://www.iupac.org/goldbook/T06456.pdf IUPACen arabera] "''d'' [[orbital atomiko|azpigeruza]] osatu gabea daukaten elementuak, edo d azpigeruza osatu gabeko [[katioi]]ak sor dezaketenak" dira. Definizio honen arabera, zinka, kadmioa eta merkurioa ez dira trantsizio-metalak, ''d''<sup>10</sup> [[konfigurazio elektroniko|konfigurazioa]] baitaukate. Elementu hauen kasuan, partzialki osatutako ''d'' azpigeruza bat duten [[ioi]]ak eratzen dituzten behin-behineko espezie gutxi batzuk sortu dira. Merkurioaren kasuan, esaterako, Hg<sub>2</sub><sup>2+</sup> ioiarekin lortu da baldintza hori betetzea, eta gainera ez da partzialki osatutako azpigeruza bat duen ioi isolatua. +2 [[oxidazio-egoera]] duten ioiak eratzen dituzte, baina 4''d''<sup>10</sup> konfigurazioari eusten diote. 112. elementua ere taldetik kanpo geratuko litzateke, nahiz eta, dituen [[desintegrazio erradioaktibo]] azkarraren ondorioz, haren oxidazio-propietateak ez diren oraindik atzeman. Definizio hau taula periodikoko 3. taldetik 11. taldera bitartekoei aplikatzen zaie.
 
Lehen definizioa sinplea da eta gehien erabili izan dena da. Hala ere, kontuan izan behar da trantsizio-elementuen taldearen propietate interesgarrienetako batzuk partzialki osatutako ''d'' azpigeruzen ondorio direla.