«Tortura»: berrikuspenen arteko aldeak

166 bytes added ,  Duela 6 hilabete
Rescuing 0 sources and tagging 2 as dead.) #IABot (v2.0.8
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
(Rescuing 0 sources and tagging 2 as dead.) #IABot (v2.0.8)
{{sakontzeko|Tortura Euskal Herrian}}
 
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] ingurugiro gatazkatsuaren barnean, tortura kasuak ugariak izan dira, dela [[Frankismo|Francoren diktaduraren garaian]], dela [[espainiako trantsizioa|trantsizio]] garaiaz geroztik. [[Euskal Memoria Fundazioa]]k hainbat garaitako 4.716 tortura testigantza dokumentatu ditu, torturaren «iraunkortasunaren eta zigorgabetasunaren» erakusgarri.<ref>Jokin SAGARZAZU: [http://paperekoa.berria.info/harian/2012-11-30/008/001/_Torturaren_egia_osoa_jaso_dute_ezagutzak_bizikidetza_sendo_dezakeelakoan.htm «Ilunpean korapiloak askatzen»]{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}, ''Berria'', 2012-11-30.</ref> [[EHU]]k [[Eusko Jaurlaritza]]rentzat egindako ikerketa batek 4.113 kasu ziurtatu zituen, [[Espainiako Polizia]]ren 1.792, [[Guardia Zibila]]ren 1.785, eta [[Ertzaintza]]ren 336<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=4.113 tortura kasu jaso dituzte Eusko Jaurlaritzarentzat EHUk egindako txostenean|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.berria.eus/albisteak/147720/4113_tortura_kasu_jaso_dituzte_eusko_jaurlaritzarentzat_ehuk_egindako_txostenean.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2017-12-18}}</ref>.
 
[[1980ko hamarkada]]n, euskal [[gizarte]]an oihartzun handia izan zuten tortura kasu andana gertatu zen, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] eta [[Komando Autonomo Antikapitalistak|Komando Autonomoetako]] kideen edo ustezko kideen aurka, besteak beste. [[Mikel Zabaltza (argipena)|Mikel Zabaltza]] gazte [[orbaizeta|orbaiztarraren]] kasua ezaguna izan zen, [[Guardia Zibila]]k atxilotu ondoren, hilda agertu baitzen [[Bidasoa]] ibaian, eskuak eskuburdinez lotuta zituela. Polizien arabera ihes egin bazuen ere, aurrerago torturaren ondorioz hil zutela jakin zen, Zabaltzak biriketan zuen [[ur]]a zela eta, besteren artean.<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ZABALZA/_MIKEL/ETA/analisis/agua/contenian/pulmones/Zabalza/ratifica/murio/ahogado/Bidasoa/elpepiesp/19860109elpepinac_6/Tes/ El análisis del agua que contenían los pulmones de Zabalza ratifica que murió ahogado en el Bidasoa] ''El País'', 1986ko urtarrilaren 9a </ref><ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ZABALZA/_MIKEL/ESPANA/GRUPOS_ANTITERRORISTAS_DE_LIBERACION_/GAL/LUCHA_ANTITERRORISTA-GUERRA_SUCIA/CASO_MIKEL_ZABALZA/gran/amanador/caso/Zabaltza/elpepiesp/19960513elpepinac_22/Tes?print=1 ''Extraña muerte en el Bidasoa. El gran amañador en el 'caso Zabaltza'''] ''El País'', 1996ko maiatzaren 13a </ref><ref>[http://www.elmundo.es/1997/04/15/espana/15N0023.html ''Un informe del Cesid confirma que Zabalza murió en Intxaurrondo''] ''El Mundo'', 1997ko apirilaren 15a</ref>
[[1990eko hamarkada|1990eko]] eta [[2000ko hamarkada]]n ere tortura kasuak izan ziren, batzuk besteak baino ezagunagoak. Ospetsuenen artean, Unai Romano [[gasteiz]]tarraren kasua dago.<ref>[http:///lahaine.org/paisvasco/unai.htm Unai Romanoren tortura salaketa]</ref> Hedabideetan Romanoren aurpegia erabat ubeldua erakusten zuten argazki batzuk erakutsi ziren. Epaitegiek, beste batzuetan gertatu bezala, salaketa atzera bota zuten eta Romanoren aurka ekin zuten. [[Martxelo Otamendi]] ''[[Berria]]''ko zuzendariaren kasua ere aipagarria da.<ref>[http://www.egunkaria.info/?p=6 Martxelo Otamendiren tortura salaketa]</ref> Kasu horretan, Otamendi inkomunikazio egoeratik atera berria zegoela, ETBko kameren aurrean salatu zuen [[Guardia Zibila|Goardia Zibilak]] torturatu zuela. Espainiako estatuak bere tortura salaketa ikertzen ez zuela-eta, Otamendik Europako Giza Eskubideen epaitegira jo zuen.<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2008-09-14/008/006/.htm Otamendik Espainia Europan salatu du, jasotako torturak ez ikertzeagatik,] ''Berria'', 2008ko irailaren 14a</ref>
 
[[Torturaren Aurkako Taldea]]k bildutako datuen arabera, 733 euskal herritar torturatu zituzten 2000. urtetik 2012ra bitartean.<ref name=UrtebetekoArnasa>[http://paperekoa.berria.info/harian/2013-02-22/018/001/urtebeteko_arnasa.htm#despiezea1 «Urtebeteko arnasa»]{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}, ''Berria'', 2013-02-22.</ref> [[2010]]eko abenduan lau guardia zibil 4 urtera arteko espetxe zigorrera zigortu zituen [[Gipuzkoako Probintzia Auzitegia]]k [[2008]]an [[Igor Portu]] eta [[Mattin Sarasola]] torturatzeagatik.<ref>[http://www.berria.info/albisteak/46365/lau_guardia_zibil_zigortu_ditu_gipuzkoako_probintzi_auzitegiak_portu_eta_sarasola_torturatzeagatik.htm Lau guardia zibil zigortu ditu Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Portu eta Sarasola torturatzeagatik,] ''berria.info'', 2010eko abenduaren 30a</ref> Torturen ondorioz, Igor Portuk 27 egun eman zituen [[Donostia Unibertsitate Ospitalea|Donostia Ospitaleko]] [[Zainketa Intentsiboetako Unitate|Zainketa Intentsiboen Unitatean]].<ref>[http://www.gara.net/azkenak/12/240646/es/Condenados-varios-anos-prision-cuatro-guardias-civiles-torturas-Portu-Sarasola Condenados a varios años de prisión cuatro guardias civiles por las torturas a Portu y Sarasola,] ''gara.net'', 2010eko abenduaren 30a</ref>
 
2012ko otsailaz geroztik (ETAk ekintza armatuak behin betiko utzi eta hilabete gutxira), tortura salaketarik ez du jaso Torturaren Aurkako Taldeak (TAT). Aurrerakada historikoa den arren, inkomunikazioa oraindik indarrean denez, tortura amaitutzat ezin dela jo adierazi zuen TATek.<ref name=UrtebetekoArnasa/>