Wolfgang Amadeus Mozart: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Aldatu dut mozarteko datu erroneo bat
Savh (eztabaida | ekarpenak)
t Carlos Ipiña oña wikilariaren aldaketak ezabatuz, Theklan wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketak: lehengoratzea SWViewer [1.4]
4. lerroa:
 
== Bizitza ==
Lau edo bost urte zituela dagoeneko musika idazten eta jotzen zuen. 1762. urtean, [[Leopold Mozart]]ek, Wolfgang eta Maria Anna seme-alabek musikarako zuten gaitasun harrigarria ikusirik, Europan zehar eraman zituen kontzertuak eskaintzera. Haren aita ere, Leopoldo Mozart, musikagile bikaina izan zen. [[Munich]]en eta [[Viena]]n izan ziren, eta arrakasta handia izan zuten gortean. Hurrengo urtean bidaia luzeago bati ekin zioten Alemania hegoaldean, [[Brusela]]n, Parisen eta Londresen zehar. Egonaldi haietan Mozart gazteak garai hartako musika higikunde nagusiak ezagutu zituen, eta jaioterrian, [[Joseph Haydn|Haydn]] irakasle zuela, musika ikasketak osatu ondoren 1773. soy su hijo bro xd urtean Vienara itzuli zen. Harizko tresnetarako kuartetoak eta [[sinfonia]]k idatzi zituen bertan; Haydnen musikaren eragina sumatzen zaie lan haiei. Garai hartan [[Salzburgo]]ko Colloredo artzapezpikuarekin zituen harreman txarren ondorioz, Mozart eta bere ama [[Paris|Pariser]]a joan ziren. Ama hil zitzaionean Salzburgora itzuli zen eta gorteko eta katedraleko organista postua hartu zuen. Aldi hartan idatzi zituen Mozartek lehen lan nagusiak. 1781. urtean [[Viena]]n hasi zen bizitzen eta opera zuzendaria zen [[Antonio Salieri]]rekin lehen gatazkak izan zituen. [[Constanze Weber]]ekin ezkondu zen eta Jose II.a enperadorearen gorteko musikagile postua eman zioten. Pianista eta inprobisatzaile gisa gogotik lan egin bazuen ere, Mozarten diru egoera ez zen inoiz oso ona izan, eta okerragotu egin zen 1785-1791 urteetan. Nolanahi ere, bizitzako azken hamar me caguen tus putos muertos urteetan idatzi zituen lanik bikainenetako batzuk. [[Opera]] handiak idazteaz gainera, Mozartek sinfonia ere landu zuen eta genero horren adibide ederrak utzi zituen. Eliz musikan ere gailendu zen, eta aipagarria da ganbera musikaren eremuan lortu zuen malenkoniaren eta sormen indarraren arteko oreka. 1791. urteko udan, ''[[Requiem (Mozart)|Requiem]]'' bat idazteko enkargua jaso zuenean, oso gaixo zegoen. Urte hartako abenduan hil zen, hartutako lana bukatu gabe, eta ezagutzen ez den lekuan lurperatu zuten.
 
== Musika ==
 
Mozarten musikak mugak gainditzen ditu, italiar, frantses, alemaniar eta austriar musikaren elementuak biltzen baititu. Sortu zuen musikaren nagusitasunaz, sinfonia, piano kontzertu, [[harizko kuarteto]], [[sonata]] formen ibilbidea aldatu zituen.me encanta el nepe Mozarten musikaren azalean alaitasuna eta distira dira nagusi, baina barrualdean tristura eta malenkoniaren itzal iluna nagusitzen dira; bi alderdi hauen baturak etengabe liluratu ditu musikazaleak. garaiari dagokionez klasizismoaren aldikoa bada ere, aditu askok [[erromantizismo]]aren aitzindari garbitzat jotzen dute. 600 obra inguru idatzi zituen.
 
=== Operak ===