«Gibel»: berrikuspenen arteko aldeak

24.715 bytes added ,  Duela 2 hilabete
t
150.241.155.248 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
(Orriaren edukiaren ordez, «{{Wikipedia1000}}gibela {{anatomia infotaula}} * * {{fr}} [http://www.snfge.asso.fr/ Société Nationale Française de Gastroentérologie] {{autoritate kont...» jarri da)
Etiketak: Ikusizko edizioa Ordezkatuta Reverted
t (150.241.155.248 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Etiketak: lehengoratzea SWViewer [1.4]
 
{{Wikipedia1000}}gibela
{{anatomia infotaula}}
<ref>EHU Medikuntza Gradua, Giza Anatomia III irakasgaia</ref>'''Gibela''' sabelaren barruko [[Organo (biologia)|organoa]] da, gizaki zein animali [[ornodun]] guztietan ageri dena. [[Digestio-aparatu|Digestio-aparatuaren]] osagaia da eta abdomenaren eskumaldean kokatuta dago, [[Diafragma|diafragmaren]] azpian. Bere inguruko organoak ondokoak dira: [[Behazun xixku|behazun-xixkua]], [[Heste lodi|heste lodia]], [[Heste mehar|heste mehe]]<nowiki/>a, [[Urdail|urdaila]], [[Bare (organoa)|barea]] eta area edo [[pankrea]]. Funtzioen aldetik, gantzen digestiorako beharrezkoa den [[Behazun|behazuna]] ekoizi eta jariatzen du, proteina plasmatikoen sintesian parte hartzen du, bitamina eta glukogenoaren metaketa gauzatzen du eta funtzio desintoxikatzailea du. Organismoarentzat kaltegarriak diren substantziak, hala nola; alkohola, odoletik ezabatzearen arduraduna da. Gibelaren gabezia edo gibelaren funtzionamentu eza bizitzarekin bateraezina da.
*
== Morfologia ==
[[Fitxategi:Liver 01 animation1.gif|thumb|Giza-gibelaren kokapena (gorriz)]]
Gibela eskubiko [[hipokondrioaren]] zati handi bat eta ezkerreko hipokondrioaren zati txiki batean kokatzen den gorri-marrioi koloreko eta hiruki itxura duen organoa da. Urdailarekiko aurrealdean kokatzen da, hau partzialki estaliz eta goialdetik diafragmak estaltzen du. [[Saihets-hezur|Saihetsek]] babesten dute eta arnasketarekin batera, haren kokapena aldatu egingo da. 1,5 kg-ko batazbesteko pisua eta 15zm-ko luzera du. Hortaz, gibela gorputzeko [[Guruin|guruinik]] handiena eta gorputzaren barruko barrunbeetako organorik pisutsuena da.
 
Lobuluetan banatzen da eta lobulu bakoitzean, milioika [[hepatozito]] daude, [[Metabolismo|metabolismoaren]] oinarrizko zelulak direnak.[[Ehun konektibo]] dentso irregularrezko geruza batek guztiz estaltzen du kanpoaldetik: [[Glisson-en kapsula]]. Geruza hau, gibelaren hiloan ere agertzen da. Kapsularen azalaldetik eta honi estuki lotuta [[Peritoneo|peritoneozko]] geruza bat zabaltzen da eremu biluzian izan ezik.
 
=== Anatomia makroskopikoa ===
 
==== Aurpegiak eta ertzak ====
Gibelak bi aurpegi ditu: '''diafragma aldeko aurpegia''' eta '''errai aldeko aurpegia'''. Gainera hiru ertz izango ditu: '''aurrekoa''', '''behekoa''' eta '''atzekoa'''.
 
Diafragma aldeko aurpegiak goiko, aurreko eta atzeko eremuak osatzen ditu. Oso aurpegi laua da eta diafragmaren makurdurara egokitzen da. Eremu biluziaren hiruki itxurako zatia antzematen da, baina bestela, gainazal guztia errai peritoneoz estalita dago, beraz, peritoneoz barruko erraia dela esan daiteke. Honek mugikortasuna eskaintzen dio organoari eta gainerako organoekiko marruskadura txikitzen du.
 
Peritoneoa batu egiten da bi orriko [[lotailu faltziformea edo igitai itxurako lotailua]] eratzeko eta honen azken zatian, [[gibelaren lotailu borobila]] kokatzen da. Azken hau, garapen enbrionarioko [[zilborreste zainaren]] arrastoa izango da. Lotailu faltziformearen edo igitai itxurako lotailuaren funtzioa gibela [[Abdomen|abdomenaren]] aurreko paretara lotzea da.
 
Lotailu honen bi orriak gibelaren goiko aldean banatu egiten dira '''koro lotailuak''' osatuz eta hauek diafragma eta gibelaren artean zehar zabalduko dira, eremu biluzia mugatuz. Lotailu hauek '''eskubiko''' eta '''ezkerreko diafragma azpiko zokoguneak''' osatuko dituzte. Koro lotailuen amaieran '''lotailu trinageluarrak''' eratuko dira. Lotailu hauen funtzioa gibela diafragmara lotzea izango da.
[[Fitxategi:Liver superior.jpg|thumb|181x181px|Gibelaren goiko ikuspegia. Alde diafragmatikoa. Bi lobuluak (eskuinekoa eta ezkerrekoa) lotailu falziformearen bidez banatzen dira. Eremu biluzia antzematen da.]]
Diafragma aldeko aurpegian, igitai itxurako lotailuak banatzen dituen bi lobuluak antzeman daitezke: '''gibelaren eskubiko lobulua''' eta '''gibelaren ezkerreko lobulua'''.
 
Errai aldeko aurpegia ahurra da eta ez da diafragma aldeko aurpegia bezain leuna. Ildo ezberdinak erakusten ditu:
 
* '''Ezkerreko aurre-atzeko ildoa''' edo '''lotailu biribilaren arteka''': gibela goitik behera zeharkatzen duen ildoa da. Haren goiko zatia '''zain lotailuak''' (garapen enbrionarioan funtzionala den [[arancio-ren hodiaren]] arrastoa) eratuko du eta behekoa '''lotailu biribilak''' (zilborreste zainaren aztarna).
* '''Eskubiko aurre-atzeko ildoa''' edo '''Cantlie-ren lerroa''': aurrekaldetik behazun xixkua eta atzekaldetik [[Beheko kaba zain|beheko kaba zainaren]] ildoak eratzen dute.
* '''Zeharkako ildoa''': gibelaren hiloak eratzen du eta beste bi ildoak lotzen ditu.
 
Errai aldeko aurpegian ikusten diren ildo hauek gibela lobuluetan banatzen dute.
 
==== Lobuluak ====
<gallery>
</gallery>Gibela diafragma aldetik edo goitik aztertzerakoan, igitai itxurako lotailuak banatutako bi lobulu antzematen dira: '''gibelaren eskubiko lobulua''' eta '''gibelaren ezkerreko lobulua'''.
[[Fitxategi:Sobo 1906 389.png|thumb|229x229px|Gibelaren errai aldeko aurpegia. Ildoak eta hauek banatzen dituzten lobuluak, aztarnak eta [[Behazun xixku|behazun xiskua]] ikusten dira.]]
Behetik edo errai aldeko aurpegitik behaketa egiterakoan, bertan dauden ildoek gibela lau lobulu ezberdinetan banatzen dute:
 
* '''Ezkerreko lobulua''': ezkerreko aurre-atzeko ildoaren ezkerraldean aurkitzen da.
* '''Lobulu buztanduna''' edo '''Spiegelen lobulua''': lobulu karratuaren atzekaldean kokatzen da eta aurrealdetik gibelaren hiloak, ezkerraldetik zain-lotailuak eta eskubialdetik beheko kaba zainak mugatzen dute.
* '''Tuber lobulua''': eskubiko aurre-atzeko ildoaren eskuinaldean aurkitzen da.
* '''Lobulu karratua''':  behazun-xixkuak eskubitik, lotailu biribilak ezkerraldetik eta gibelaren hiloak atzealdetik mugatzen dute.
 
Diafragma aldeko aupegitik behatzerakoan ikusten dugun gibelaren eskubiko lobuluak, errai aldeko aurpegitik lobulu buztanduna, Tuber lobulua eta lobulu karratuari dagozkio.
 
==== Aztarnak ====
[[Fitxategi:Gray1087-liver.png|thumb|Gibelaren aztarnak.]]
Diafragma aldeko aupegia leuna da. Errai aldeko aurpegian, berriz, hainbat egituren aztarnak antzematen dira. Ezker lobuluan alde batetik urdailaren aztarna eta bestetik [[Hestegorri|hestegorriko]] abdomen zatiaren aztarna ikusi daiteke. Tuber lobuluan lau aztarna daude. Lehenik eta behin, lobuluaren aurrealdean, zeharkako eta goranzko [[Kolon (anatomia)|kolonaren]] arteko angeluak osatutako heste lodiaren aztarna kokatzen da. Eskubiko [[Giltzurrun|giltzurrunaren]] goiko poloak giltzurrunaren aztarna uzten du bestearen atzealdean. Giltzurrunaren aztarnaren erdialdean [[Duodeno|duodenoaren]] beheranzko zatiak duodeno aztarna sortuko du eta honen atzetik, [[Giltzurrun gaineko guruin|giltzurrun gaineko guruinaren]] aztarna ikusi daiteke.<gallery>
</gallery>[[Fitxategi:2423 Microscopic Anatomy of Liver es.png|thumb|203x203px|Gibelaren anatomia mikroskopikoa]]
 
=== Anatomia mikroskopikoa ===
[[Fitxategi:Hepatic structure2.svg|ezkerrera|thumb|320x320px|Gibel lobulutxoak, zelulak, porta-zaina eta porta triada]][[Fitxategi:Liver 04 Couinaud classification.svg|thumb|158x158px|Couinaud klasifikazioan oinarritutako segmentu hepatikoak|ezkerrera]]Mikroskopikoki, gibel lobulu bakoitza [[lobulu hepatikoez]] eratuta dago. Lobuluak hexagono itxura dute, eta arteriaren, zainaren eta [[Behazun-hodi|behazun hodiaren]] lehen mailako adarren bitartez baskularizatuta daude.
 
[[Couinaud klasifikazioa|Couinaud klasifikazioak]] gibela kirurgikoki guztiz independienteak diren 8 segmentutan banatzen du; bigarren mailako behazun hodiren batez dreinatuak eta porta zaina eta gibel-arteriaren adar batez odoleztatuak daudeak.
 
[[Fitxategi:Cellular architecture of the liver..jpg|alt=|thumb|296x296px|(A) Gibeleko [[Behazun|behazuna]] [[behazun-hodi]]<nowiki/>en bidez jasoko da eta honek [[Hodi zistiko|hodi-zistikoarekin]] bat egingo du [[Behazun xixku|behazun-xixkura]] heltzeko. [[Behazun-hodi komun|Koledeko-hodiaren]] bitartez behazuna duodenora askatzen da. (B) Gibel lobulutxoa ageri da, eta bertan, [[Porta triada|porta triad]]<nowiki/><nowiki/><nowiki/><nowiki/><nowiki/><nowiki/><nowiki/>]]Segmentu horiek gibel lobulutxoez osatuta daude, hauek Kuppfer zelulaz eta [[Hepatozito|hepatozitoz]] eratuta daude, eta lobulutxo bakoitzak [[zain zentral]] bat izango du, zeinak azkenean [[Gibel zaina|gibel zainarekin]] bat egingo duen odola gibeletik ateratzeko.
 
Lobulutxuen artean, [[porta triada]] edo lobulutxu arteko hodiak daude; hau da, porta zainaren, gibel-arteriaren eta gibel-hodiaren bukaerazko adarrak (lobulutxo artekoak) leka berean sartuta.
=== Gibelaren hiloa ===
[[Gibel hiloa|Gibelaren hiloa]], gibelera sartzen diren odol hodiek eta gibeletik ateratzen diren behazun hodiek osatzen dute. Hilo hau osatzen duten hodi guztiak [[Gibel-duodenoetako lotailua|gibel duodenoetako lotailuaren]] barruan kokatuta daude, hau da, peritoneoz barrukoak dira. [[Gibel pedikulu|Gibelaren pedikuluan]] egitura bakoitzak bere lekua izango du:
 
* [[Porta zain|Porta zaina]] egiturarik atzekoena da
* [[Gibel-hodi batua]] da egitutarik aurrekoena da
* [[Berariazko gibel-arteria]] aurreko bi egituren artean kokatzen da.
[[Fitxategi:Hilum of the liver.png|thumb|Gibelaren hilioa eta bere osagaiak]]
Hiru egiturak ezkerreko eta eskubiko adarretan banatzen dira eta adar hauen bidez hornitutako gibel areak ezkerreko eta eskubiko lobulu funtzionalak izango dira. Geroxeago, adar bakoitza adarkatzen jarraitzen da segmentu guztietara sartzeko.
 
Gibelaren odol itzulia [[Bena hepatiko|gibel-zainen]] bitartez egiten da, zeinak [[Beheko kaba zain|beheko kaba zainera]] drainatuko duten odola. 3 gibel-zain daude eta beraien adarkadurak porta zainarenekin gurutzatzen dira, baina ez dira nahasten. Gibel-zainak ez dira hilotik ateratzen, izan ere ez dira pedikuluaren parte, eta gibelaren atzekaldetik beheko kaba zainara doaz zuzenean.
 
== Odol-hodiak ==
[[Fitxategi:Gray591.png|thumb|Goi-ezkerraldean porta zaina ikus daiteke, hainbat adarren batuketaren ondorioz sortua.|229x229px]]
=== Odoleztapena ===
[[Odol|Odola]] bi bide desberdinetatik helduko da gibelera:
==== [[Porta zain|Porta zaina]] ====
Zain hau '''[[Bare-zain|bare-zainaren]]''', '''[[Beheko mesenterio-zain|beheko mesenterio-zainaren]]''' eta '''[[Goiko mesenterio-zain|goiko mesenterio-zainaren]]''' batuketaren ondorioz sortuko da. [[Bare (organoa)|'''Bareko''']], [[Pankrea|'''pankreako''']], [[Behazun xixku|'''behazun xixkuko''']] eta '''[[Abdomen|abdomeneko]] [[Digestio hodi|digestio-hodiko]]''' itzulera benosoa jasoko du eta gibelera bideratuko du, odoleko mantenugaiak metabolizatuak izan daitezen. Gibelaren barnean adarkatu egingo da odola gibelaren segmentu eta lobulutxo guztietara heldu dadin.
==== Gibelaren berezko arteria ====
[[Arteria]] honek gibelera '''odol oxigenatua''' garraiatuko du eta bere jatorria [[Enbor zeliako|'''enbor zeliakoa''']] izango da. Honek ematen dituen adarren artean '''[[Arteria hepatiko komun|gibel-arteria batua]]''' egongo da, ondoren bi adarretan bananduko dena:
 
[[Urdail-duodenoetako arteria|'''Urdail-duodenoetako arteria''']]: beherantz zuzentzen da, [[Piloro|piloroaren]] atzealdetik.[[Fitxategi:Gray532.png|thumb|Enbor zeliakoa eta bere adarrak. Gibel-arteriak goi-ezkerraldean ikus daitezke.]]'''[[Arteria hepatiko propio|Gibelaren berezko arteria]]''': gibelerantz abiatzen da eta gibel-duodenoetako lotailuan sartuta dago.
 
Sortu bezain laster eta gibelean sartu gabe, azken arteria honek '''eskuineko urdail-arteria''' (edo [[piloro-arteria]]) emango du.
 
 
 
Gibelaren berezko arteria [[Gibel pedikulu|gibelaren pedikuluan]] sartzen da eta porta zainaren azalaldean kokatzen da. Gibelean sartu aurretik, bi adar ematen ditu gibelaren eskuineko eta ezkerreko lobuluak odoleztatzeko: '''eskuineko''' eta '''ezkerreko gibel-arteriak''', hurrenez hurren. Eskuinekotik behazun-xixkura joango den [[arteria kistikoa]] sortzen da, gibelean sartzen ez dena. Eskuineko eta ezkerreko gibel-arteriak gibelaren barruan daudenean segmentu arterietan banatuko dira, gibelaren segmentu eta lobulutxo guztiak odoleztatzeko.
=== Itzulera benosoa ===
Gibelaren berezko arteriaren zein porta zainaren odola '''sinusoideetara''' helduko da. Odol hau gibel lobulutxuen '''zentruko zainen''' bidez bilduko da. Zain hauek '''[[Bena hepatiko|gibel-zainak]]''' eratzeko batuko dira eta hauek gibelaren atzealdetik aterako dira zuzenean '''[[Beheko kaba zain|beheko kaba zainean]]''' drainatzeko.[[Fitxategi:Liver veins.jpg|thumb|Gibelaren atzeko ikuspegia. Goian gibel-zainak agertzen dira, beheko kaba zainarekin batera.]]
=== Linfa itzulera ===
Gibeleko [[linfa]], [[Linfa-baso|linfa-hodien]] bidez, [[Kiloaren zisterna|'''kiloaren zisternara''']] (Pequet zisternara) helduko da. Hau [[Aorta arteria|aortaren]] atzealdean kokatuta dago, L2 mailan, eta gorantz jarraituko du '''[[Torax-hodi|torax-hodiaren]]''' bidez. Hodiak, aortarekin batera diafragma zeharkatu ondoren, [[torax]] barrunbe osoa zeharkatuko du. T5 mailan ezkerrerantz zuzenduko da eta[[Bizkarrezur|bizkarrezurraren]] erdiguneko marra baino zertxobait ezkerralderago kokatuko da, aorta eta [[Azigo zain|azigos]] artean, baita [[Hestegorri|hestegorriaren]] atzean ere. Azkenean, '''ezkerreko besondo-buruetako enborrean''' drainatuko du.
 
== Gibelaren inerbazioa ==
 
=== Sinpatikoa ===
Sinapsi aurreko zuntzak T7-T10 arteko mailetatik sortzen dira eta [[nerbio esplakniko nagusi]] eta txikiaren bitartez, gongoil zeliakoetara ailegatzen dira sinapsia egiteko.
 
Hemendik aurrera, sinapsi osteko zuntzek [[Enbor zeliako|enbor zeliakoak]] ematen dituen gibel-adarren ibilbidea jarraituko dute.
 
=== Parasinpatikoa ===
 
Inerbazio parasinpatikoa [[vagus nerbioak]] bakarrik emango du. Sinapsi aurreko zuntzak vagus nerbiokoak dira eta gibel, [[behazun xixku]] eta behazun-hodien inguruan antolatzen den gibel-plexura helduko dira.
 
Plexua zuntz sinpatiko eta parasinpatikoz osatuta dago. Baina bertan kokatzen diren gongoilak soilik parasinpatikoak izango dira. Azken finean zuntz sinpatikoak ibilbidea bakarrik aprobetxatzen dute plexu horretan. Gongoil horietatik sinapsi-osteko zuntzak sortuko dira eta hauek gibelaren barrura sartzen diren odol hodien eta behazun hodien adarren ibilbidea aprobetxatuko dute gibelera sartzeko.
 
=== Sentikorra ===
Gibelak eta behazun xixkuak mina ematen dute noiz behinka. Inerbazio sentikorra, nerbio sinpatikoek eta eskubiko [[Diafragma nerbio|diafragma nerbioak]] hartzen dute.
 
Izan ere, eskumako diafragma-nerbioa gibelean sartzen da zuntz sinpatikoekin batera eta [[koroa-lotailuak]], [[igitai itxurako lotailua]] eta glisson-en kapsula inerbatzen ditu. Egitura hauen distentsioak mina eragingo du.
 
== Jatorri enbrionarioa<ref>{{erreferentzia|izena=T.W.|abizena=Sadler|urtea=|izenburua=Embriologia Medica Langman|argitaletxea=Wolters Kluwer|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=978-84-16353-48-4|hizkuntza=es}}</ref> ==
Gibelak jatorri enbrionario desberdineko aldeak izango ditu: [[Mesodermo|mesodermotik]] eratorritako aldeak eta [[Endodermo|endodermotik]] eratorritakoak (hepatozitoen aldea).
 
4.astean gutxi gorabehera, gibela [[Septum Transversum]] izeneko mesodermo esplaknikotik garatuko da eta honek aldi berean gibelaren atal mesodermikoa eta [[diafragma]] muskulua garatuko ditu. Gibelaren atal mesodermotik, zelula berezi batzuk agertuko dira: [[Kupffer zelulak]]. Laugarren aste honetan ere gibelak beste egitura mesodermiko bat garatuko du: sistema benosoaren paretatik hartuko duena. Hauek sinusoide hepatikoetan ikusiko dira.
 
6. astean 3. osagaia sortuko da, lehenengo egitura endodermikoa izango duguna, honetatik [[kordoi hepatikoak]] sortuko dira eta [[Hepatozito|hepatozitoak]] agertuko dira. Zelula hauek bi funtzio nagusi dituzte:
 
* [[Ur biliarra]] jariatu. 12. astetik aurrera ikusiko da duodenoaren aldean. Nahiz eta digestio sistema erabiltzen ez den, feto-enbrioia [[Karen|plazenta]] bidez elikatzen delako, bere sistema martxan ipintzen da eta horregatik antzeman daiteke ur biliarra 12. astetik aurrera duodenoan.
* Metabolismoaz arduratu.
 
Zuhaitz hepatikoak, kordoi hepatikoak sortzeaz aparte, bide biliar intrahepatikoak sortuko ditu. Hauek likido biliarra jariatuko dute zuhaitz hepatikotik sortzen den tubo batera.
 
Tubo honek gibela duodenoaren erdiko aldearekin konektatuko du eta Koledoko hodia edo Kanpoko bide biliarra deritzo. Hestearen aurre eta erdiko aldeak banatuko ditu.
 
Koledokoa izango da antzinean zuhaitz hepatikoa izan dena eta esan bezela ur biliarrak eramaten ditu gibeletik duodenoaren erdira.  Biraketa emanten denean, koledoko hodia duodeno eta urdailaren atzetik pasatuko da eta jaio egin zen lekuan bukatuko du, hau da, duodenoaren erdian.
 
Aurretik aipatu bezala, aldi berean, septum transversumetik diafragma muskulua sortuko da ere. [[Peritoneo]] orrialdeak, gibelaren goialdean estali gabeko leku bat mantenduko du, gibelak eta  goialdean dagoen diafragmak zelulak konpartitzen dituztelako (jatorri berdina daukate). Beraz, peritoneoak ezin du zelulen korronte hori eten. Eremu horretara estaldura peritoneala ez denez iristen, gibelaren eremu biluzia deitzen zaio. Bertan, peritoneoa paretarantz erreflejatzen da.
 
== Gibelaren fisiologia ==
Gibela ornodunen eta beste zenbait animalien glandula handiena eta garrantzitsuenetarikoa da. Ezinbestekoak diren funtzio asko betetzen ditu gure organismoan: funtzio metabolikoa, inmunea, hemostatikoa, desintoxikatzailea, digestiboa eta gordailu modura aritzea, besteak beste.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Wayback Machine|data=2018-01-27|url=https://web.archive.org/web/20180127103450/http://hcvadvocate.org/hepatitis/sp_factsheets/FS_SP_LIVER_HEALTH.pdf|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2020-11-19}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Wayback Machine|data=2017-05-17|url=https://web.archive.org/web/20170517120922/http://hcvadvocate.org/hepatitis/sp_factsheets/El%20h%C3%ADgado.pdf|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2020-11-19}}</ref>
 
=== Behazunaren sorrera ===
[[Fitxategi:Gallblader svg hariadhi.svg|thumb|Behazun xixkua]]
Behazuna gantzen xurgapenerako beharrezkoa den substantzia da. Gibelean sortzen da [[Kolesterol|kolesteroletik]] eratorritako [[gatz biliarrak]] izanda behazun azidoaren osagai nagusiak. Behazuna gibeletik gibel-hodi batuaren bitartez irteten da behazun xixkura joateko. Behazun xixkuan metatzen da behazuna, eta hona sartzeko eta irteteko [[hodi kistikoa]] erabiliko du. Behazuna elikagaiak digeritu behar direnean [[Duodeno|dudodenora]] jariatua izango da [[koledoko]] hodiaren bidez.
 
=== Metabolismoa ===
[[Metabolismo|Metabolismoan]] paper oso garrantzitsua jokatzen du gibelak:
 
==== Gluzidoen metabolismoan: ====
 
* [[Glukoneogenesi|Glukoneogenesia]] aurrekari ezberdinetatik (aminoazidoak, laktatoa, glizerola…) abiatuta egiten den [[Glukosa|glukosaren]] sorrera da.
* [[Glukogenolisia]] [[Glukogeno|glukogenoaren]] apurketa da glukosa odolera askatzeko.
* [[Glukogenesi|Glukogenesia]] glukosatik abiatutako glukogenoaren sorrera da.
 
==== Lipidoen metabolismoa: ====
 
* Kolesterolaren sintesia: zelulen mintzetan erabiltzeko eta gatz biliarrak osatzeko erabiltzen dena gehien bat.
* [[Triglizerido|Triglizeridoen]] sorrera
* [[Karbono hidrato|Gluzido]] eta [[Proteina|proteinen]] birmoldaketa gantz azidoak sortzeko.
 
==== Proteinen metabolismoa: ====
 
* [[Albumina|Albuminaren]] sintesia
* [[VLDL]], [[HDL]] eta [[LDL]] [[Lipoproteina|lipoproteinen]] sintesia. Lipoproteina hauek lipidoak odoletik garraiatzeko erabiltzen dira.
* Garraiorako proteinen sintesia (transferrina, zeruloplasmina…)
* [[Gatzapen|Gatzapenerako]] faktoreen sorrera: [[Fibrinogeno|fibrinogenoa]], [[protrombina]], V, VII, IX eta X faktoreak, alegia.
* [[Aminoazido]] ez esentzialen sorrera
* Zenbait [[Entzima|entzimen]] sintesia: [[aspartato aminotransferasa]] edo [[alanina aminotrasferasa]], esate baterako.
* [[Hormona]] peptidikoen sorrera; [[angiotentsina]], kasu.
 
[[Fitxategi:Kupffer cells high mag cropped.jpg|thumb|Gibeleko Küpffer zelulak]]
 
=== Funtzio inmunologikoa<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=Farreras-Rozman|urtea=2017|izenburua=Medicina Interna|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=J.|abizena=Clària|izenburua=La célula de Kupffer|orrialdeak=264–273|abizena2=Titos|izena2=E.|data=2004-01|url=http://dx.doi.org/10.1016/s0210-5705(03)70457-9|aldizkaria=Gastroenterología y Hepatología|alea=4|zenbakia=27|issn=0210-5705|doi=10.1016/s0210-5705(03)70457-9|sartze-data=2020-11-19}}</ref> ===
* [[Sinusoide hepatiko|Sinusoide hepatikoetan]] [[Kupffer zelula]] ugari agertzen dira. Zelula hauek gibeleko [[makrofago]] espezializatuak dira, [[bakterio]], [[birus]] eta organismoko makromolekula arrotzak fagozitatzen dituztenak.
 
* [[Antigorputz|Inmunoglobulinen]] produkzioaren erantzule nagusia da. Hauek plasmara jariatzen dira eta aktibatu egiten dira erantzun inmunea sortzeko.
* [[C proteina erreaktibo|C proteinaren]] sorrera ere gibelean ematen da. Proteina honen sintesia prozesu inflamatorioetan izugarri handitzen da.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Gómez Gerique, Juan Antonio.|izenburua=Proteina C reactiva como marcador de inflamación|argitaletxea=Asociación Española de Farmacéuticos Analistas|data=D.L. 2010|url=https://www.worldcat.org/oclc/870108895|isbn=978-84-613-7844-9|pmc=870108895|sartze-data=2020-11-19}}</ref>
 
=== Prozesu desintoxikatzaileak ===
* [[Etanol|Etanolaren]] prozesu metabolikoak ematen dira gibelean [[alkohol-deshidrogenasa]] entzimari esker.<ref>{{Erreferentzia|izena=Mario|abizena=Fernández-Ruiz|izenburua=Síndrome nefrótico secundario a glomerulonefritis membranosa asociada al tratamiento con litio.|abizena2=González|abizena3=Hernández|abizena4=Praga|izena2=Esther|izena3=Eduardo|izena4=Manuel|data=2017-02-03|url=http://dx.doi.org/10.24217/2530-4984.17v1.00006|aldizkaria=IBJ Clinical Pharmacology|issn=2530-4984|doi=10.24217/2530-4984.17v1.00006|sartze-data=2020-11-19}}</ref>
* [[Toxina|Toxinen]] neutralizazioa
* Farmako ugariren metabolizazioa ematen da. [[Parazetamol|Parazetamola]] adibidez, gibelean katabolizatzen da [[Azido glukuroniko|azido glukuronikoarekin]] batuz eta [[Gernu|gernuaren]] bidez kanporatuz.
* [[Amonio|Amonioa]] [[Urea|urean]] transformatzen du. Prozesu desintoxikatzaile garrantzitsua da, urea gernuan oso erraz kanporatzen delako eta amonioa toxikoa izanda azkar kanporatu behar da.
* [[Bilirrubina|Bilirrubinaren]] metabolismoa. [[Hemoglobina|Hemoglobinaren]] degradazioaren ondorioz agertzen den substantzia da bilirrubina. Hau gibeleko behazunarekin kanporatzen da azido glukuronikoarekin konjokatu ostean.
 
=== Substantzien gordailua ===
* Glukogenoaren gordailu nagusia da giharrekin batera.
* Bitaminen gordailua: [[A bitamina]], [[D bitamina]] eta [[B12 bitamina]], besteak beste.
* Mineralak: [[burdina]] [[ferritina]] moduan, [[Kobre|kobrea]]…
 
=== Hematopoiesia ===
* Garapen enbriologikoaren lehenengo 12 asteetan gibela [[Hematopoiesi|organo hematopoietiko]] nagusia da. Aste honetatik aurrera hezurrek funtzio hau hartuko dute.
[[Fitxategi:Hepatitis A virus 01.jpg|thumb|A motako hepatitisaren birusa]]
[[Fitxategi:Liver Cirrhosis-ar.png|thumb|Zirrosi hepatikoa]]
 
== Gibelaren patologia ==
* [[Hepatitis]]:
** [[A motako Hepatitis|A motakoa]]: hepatitis akutu mota ohikoena. A hepatitis birusak eragiten du eta gizakietan agertzen da bakarrik.
**[[B hepatitis|B motakoa,]] C motakoa, D motakoa eta E motakoa. Birikoak dira guztiak.
**Hepatitis ez birikoak
 
* Gaixotasun biliarrak
 
* [[Hepatopatia]] alkoholikoak: [[zirrosi hepatikoa]] eta esteatosi hepatikoa<ref>{{Erreferentzia|izena=Iván|abizena=Cusácovich Torres|izenburua=Estudio de la prevalencia del hígado graso no alcohólico en Valladolid|argitaletxea=Universidad de Valladolid|url=http://dx.doi.org/10.35376/10324/16215|sartze-data=2020-11-19}}</ref>
 
* Gaixotasun autoinmuneak: zirrosi biliar primarioa, hepatitis autoinmunea
* Wilson gaixotasuna eta hemokromatosia
* Bilirrubinarekin lotutako gaixotasun hepatikoak: Gilbert sindromea, Crigler-Najjar sindromea, Rotorren sindromea eta Dubin-Johnson sindromea, adibidez.
* [[Hepatokartzinoma]]: gibeleko minbiziari deritzo.
* [[Hepatomegalia]]: gibel handiegia izateari esaten zaio.
* Gaixotasun baskularrak: Budd-Chiari sindromea, porta zainaren tronbosia...<ref>{{Erreferentzia|izena=Susana|abizena=Seijo|izenburua=Trombosis venosa portal|orrialdeak=330–330|abizena2=García-Pagán|izena2=Juan Carlos|data=2012-06|url=http://dx.doi.org/10.4321/s1130-01082012000600010|aldizkaria=Revista Española de Enfermedades Digestivas|alea=6|zenbakia=104|issn=1130-0108|doi=10.4321/s1130-01082012000600010|sartze-data=2020-11-19}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda|30em}}
 
== Kanpo estekak ==
* {{es}} [http://www.sepd.es/index.php Sociedad Española de Aparato Digestivo]
* {{fr}} [http://www.snfge.asso.fr/ Société Nationale Française de Gastroentérologie]
{{autoritate kontrola}}
472

edits