Gero (Axular): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
algo
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Literatura}}
{{birzuzendua|Gero|Etorkizun|Oraina igaro ondoan etorriko den denborari}}
{{Liburu infotaula
|izena = Gero
|irudia = Gero azala.jpg
|irudiaren testua = Liburuaren azala
|izenburu originala=''Gueroco guero, edo Gueroco luçamendutan ibiltceac, eta arimaren eguitecoac guerocotz utzteac cembat calte eguiten duen Escritura Saindutic, Eliçaco Doctor-etaric, eta liburu devocionozcoëtaric Axular Saraco Errotorac vildua eta arguitara emana''
|izenburua euskaraz=
|urtea= 1643
|generoa= [[erlijio literatura]]
|herrialdea= {{bandera|Euskal Herria}}
|egilea = [[Axular|Pedro Agerre ''Axular'']]
|bilduma =
|argitaratzailea =
|argitaratze data =
|itzultzailea =
|formatua =
|orrialdeak =
|sariak =
|ISBN =
}}
 
'''''Gero, bi partetan partitua eta berezia'''''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> [[liburu]]a —laburturik, maiz '''''Gero''''' izenaz aipatua— [[Axular|Pedro Agerre Azpilikueta]] —Axular deitua— [[euskal idazle]]ak idatzitako lan nagusia da, bai eta [[euskal literatura]] osoko maisulan handienetarikoa ere. Axular hil baino urtebete lehenago argitaratu zen, [[1643]]an, [[Bordele]]n, [[nafar-lapurtera|lapurtera]] klasikoan idatzirik.
 
Lehenengo edizio hartatik zenbait ale kontserbatzen dira, bost edo sei apika. Urte batzuk geroago bigarren edizio bat kaleratu zen. Aldi honetan, izenburua aldatu eta ''[[Gueroco guero]]'' izenburupean argitaratu zuten, inprimategi berean, hots, [[Bordele]]ko [[Milangues inprimatzaile]]a, baina hainbat aldaketatxo eginik.
 
Erlijio betekizunak geroko uzteak dakartzan kalte eta zorigaitzez dihardu liburuak; gizakiak, luzamendutan ibili gabe, Jainkoarengana bihurtu behar duela, alegia. Izenburuak «bi partetan partitua» dela aipatzen duen arren, liburu bakarra baizik ez da ezaguna ([[Piarres Lafitte]]k bi parteak batera eta nahasian ageri direla dio, baina iritziak bereiz dabiltza, [[Luis Villasante]] bigarren partea betiko galdu delakoan baitago). Obrak ez du mistizismo apurrik ere erakusten; aszetikako egia bat azaldu, erakutsi eta frogatu nahi du, eliz pulpitutik ari bailitzan taxutua.
 
Euskal literaturako liburu klasiko bat da, maisulana: eduki aberatsa, literatura ederrekoa, egitura dotorez taxutua, antzinatasuna eta originaltasuna dituena. Estiloari dagokionez, euskal sena du, egileak betiere abiapuntu eta maila literario egokia erakutsi zuen bere euskalkian; hitz jokoak, argudioak, errefrauak, ateraldiak, eta abar, denak euskal hizkera dotorez eta ulergarriz moldatuak daude. Ideiak hobeto adierazteko, Axularrek adibideak erabiltzen ditu sarritan, sinonimoak pilatuz eta autore klasikoen aipuak tartekatuz.
 
== Ezaugarriak ==
[[Euskal literatura]]ren historian lehen prosazko liburu original argitaratua da. [[Joanes Leizarraga|Joannes Leizarragak]] eginiko Bibliaren itzulpena eta [[2004]]an aurkitu ziren [[Joan Perez Lazarraga|Lazarragaren]] testu laburrak alde batera utzirik<ref>{{Erreferentzia|abizena=kizkitza|izenburua=Euskaraz argitaratutako lehen liburua ikusgai — Igartubeiti Baserria|hizkuntza=eu|url=http://www.igartubeitibaserria.eus/eu/albisteak/euskaraz-argitaratutako-lehen-liburua-ikusgai|sartze-data=2019-06-04}}</ref>, ''Gero'' dugu euskarazko lehen liburu mardula. Euskal idazle klasikoek, [[Iparralde]]koek nahiz [[Hegoalde (argipena)|Hegoaldekoek]], euskal maisulan gisan goraipatu zuten, eta denbora luzez euskara jasoaren eredu izan da. [[XIX. mendea]]n [[Pedro Antonio Añibarro]]k [[bizkaiera]]ra itzuli zuen liburua ia osorik; beraz, Axularren ospeak bizkaierazko literaturan ere eragina izan zuen, bai zuzenean, bai Añibarroren itzulpenaren bidez<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Pedro Antonio Añibarro: Geroko Gero|url=https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/A/AnibarroGero003.htm|aldizkaria=klasikoak.armiarma.eus|sartze-data=2019-06-04}}</ref>.
 
Axular hil baino urtebete lehenago inprimatu zen, [[1643]]an.<ref name="Auñamendi Eusko Entziklopedia: Agerre Azpilkueta, Pedro">{{Erreferentzia | izenburua=Agerre Azpilkueta, Pedro | hizkuntza=eu | url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/agerre-azpilkueta-pedro/ar-6754/ | aldizkaria=Auñamendi Eusko Entziklopedia | sartze-data=2019-06-04}}</ref> Inongo mistikarik gabe, irakurlearen jokabidea aldarazi nahi du: Kristauari zeinen arriskutsu izan dakiokeen arimaren zereginei berehala ez atxikitzea, erlijioarekiko betebeharrak biharko uztea, beti ''gerotik gerora luzamendutan ibiltzea''. Liburuaren gai nagusia «gero dioenak bego dio» atsotitzarekin laburtzen delarik, hori ez da izan, noski, kritikoek maisulan gisa hartzeko arrazoia, ezpada Axularren estilo bizi eta aldi berean landuagatik.
 
Sinonimia ez darabil, maiz pentsatu den bezala, ahalik eta euskaldun gehienek uler dezaten, perpaus-periodoen erritmoa kontrolatzeko baizik. Bestalde, argudioak sendotzeko autore klasikoen eta testu sakratuen aipuak tartekatzen ditu. Nabarmena da latinezko aipuak euskaratzean erakusten duen sena eta dotorezia.
 
== Edizioak ==
Lehen edizioa argitaratu eta hirurogeita zortzi urte beranduago<ref group="oh">Auñamendi Entziklopediaren arabera; Vinsonen arabera 1703an eta Bruneten arabera 1728an</ref> bigarren edizioa egin zen izenburua aldatuta: ''Gveroco Gvero'', datarik gabe eta zuzenketa eta aldaketa urri batzuekin.<ref>{{Erreferentzia | izena=Pedro | abizena=Axular | izenburua=Gueroco guero, edo Gueroco luçamendutan ibiltceac, eta arimaren eguitecoac guerocotz utzteac cembat calte eguiten duen Escritura Saindutic, Eliçaco Doctor-etaric, eta liburu devocionozcoëtaric Axular Saraco Errotorac vildua eta arguitara emana | hizkuntza=eu | data=2010-01-29 | url=http://www.liburuklik.euskadi.eus/handle/10771/8858 | sartze-data=2019-06-04}}</ref>
 
Hirugarren edizioa 1864koa da; Baionan inprimatu zen Intxauspe [[kalonje]]aren eskutik, [[Luis Luziano Bonaparte|Bonapartek]] hala proposatuta.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=literaturaren zubitegia - Aurkibide alfabetikoa|url=https://zubitegia.armiarma.eus/?p=sal-554|aldizkaria=zubitegia.armiarma.eus|sartze-data=2019-06-04}}</ref> Hirugarren edizio horrek badu berezitasun bat: gaien hurrenkera aldatu egin zen eta testuan hainbat aldaketa barneratu ziren, errealismoa oso agerikoa zenean, bereziki.<ref name="Auñamendi Eusko Entziklopedia: Agerre Azpilkueta, Pedro" />
 
Laugarren edizioa [[Zarautz]]en inprimatu zen 1954an. Bertan ortografia modernoagoa baliatu zen eta bigarren edizioan egindako aldaketak ageri dira oraindik.<ref>{{Erreferentzia | izena=Amitabh Shukla | izenburua=kritiken hemeroteka » Gero|url=https://kritikak.armiarma.eus/?p=3720|sartze-data=2019-06-04}}</ref> Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkarian (1910) lehenengo edizioa argitaratzeari ekin zitzaion faksimile modura baina lana amaitu gabe geratu zen, aldizkaria argitaratzeari utzi baitzitzaion 1936an.
 
1964. edizioa elebiduna da eta [[Donostia]]n inprimatu zen 1643ko jatorrizkoari jarraiki. Itzulpena Aita [[Luis Villasante]]k egin zuen. Axularren lana Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroara ere hedatu zen nahiz eta lapurtarrez idatzita egon.
 
[[1820]]an, [[Aita Añibarro]]k bizkaierazko bertsioa egin zuen baina ez zen argitaratu. [[Euskal-Esnalea]] delakoan hasi zen gipuzkerazko bertsioa ematen 1909an, baina hau ere lehenengo kapituluetan amaitu zen. Gaur egun ''Gero'' balio handiko liburutzat jotzen da eta aipagarria da edizio elebiduna Aita Luis Villasanteren hitzaurre batekin hornitzen dela. Axular eta bere obra goitik behera aztertzen da bertan. 1988an Euskaltzaindiak faksimile bat argitaratu zuen 1643an Bordelen argitaratutakoan oinarritua.<ref name="Auñamendi Eusko Entziklopedia: Agerre Azpilkueta, Pedro" />
 
== Sarrera ==