Lankide:KTxoperena/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Espantsio anizkoitzaren deskribapena eta irudia
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
Etiketa: Husten
 
1. lerroa:
== Hobekuntza teknologikoak ==
Lurrun-makinaren erabilpena orokortzeak, eraginkortasuna eta potentzia hobetzeko teknologiaren garapena bultzatu zuen, galdaren laguntzaz geroz eta presio handiagoak erabiliz.
 
=== Efektu-bikoitza ===
[[Fitxategi:Machine à Vapeur en LEGO.gif|alt=|ezkerrera|thumb|Efektu-bikoitzeko bi zilindro dituen LEGO bidez sortutako makina pedagogikoa.]]
Efektu-bakarreko makinetan, pistoiak motor baten moduan eragiten du alde batera egiten duen mugimenduan. Aldiz, hasierako posiziora itzultzeko egiten duen ibilbidean, pistoiak balazta moduan eragiten du, errotazio mugimendua frenatuz. James Wattek asmatutako efektu-bikoitzaren bidez, pistoiaren balazta portaera deuseztatzen da, potentzia irabazi nabarmena lortuz. Izan ere, joaneko mugimenduan bezala, itzulerakoan ere pistoriak motor moduan eragiten du.
 
Kasu honetan zilindroak bi espantsio ganbara ditu, pistoiaren bitartez bereiziak. Lurrunaren emariaren erregulazioa banagailu baten bitartez egiten da, ganbara bakoitzean lurrunaren sarrera edo irteera dagokion ibilbidean baimenduz.
 
=== Espantsio anizkoitza ===
[[Fitxategi:Triple expansion engine animation.gif|ezkerrera|thumb|Espantsio hirukoitzeko motorraren animazio sinplifikatua.]]
XIX. mendean zehar galdaren irteeran lortutako lurrunaren presio igoerak, espantsio anizkoitzaren garapena ekarri zuen. Aldaera honetan, zilindro bat beharrean, geroz eta handiagoak diren zilindroak erabiltzen dira errenkadan. Lurruna, zilindro batetik bestera pasatzen da, presioa galtzen duen heinean. Espantsio bikoitzeko makinak erabili ziren lehenik eta ondoren espantsio hirukoitzekoak, hau da, hurrenez hurren bi eta hiru zilindro dituzten makinak. Presio altuko, ertaineko, eta baxuko zilindro deritze. Espantsio anizkoitzak lurrun-makinen errendimendua hobetzen du.