Lurrun-makina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Erreferentziak atala
2. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
[[Fitxategi:Steam engine in action.gif|thumb|450px|Lurrun makinaren funtzionamendua. Ezkerreko gezi gorriak lurrun beroaren sarrera adierazten du eta eskuineko gezi urdinak zirkuitua igaro duen lurrunaren irteera adierazten du.]]
Lurrun-makina, [[energia mekaniko|energia mekanikoa]] lortzeko [[Galdara|galdaren]] bidez berotutako [[ur]]aren [[energia termiko]]a eraldatzen duen [[kanpo-errekuntzako motor|kanpo-errekuntzako motorra]] da. Ur lurrunaren erabilera duela 2000 urte baino lehenago asmatu zen, nahiz eta azken 300 urtetan izan duen garapen nagusia, [[energia]] eta [[higidura|mugimendua]] lortzeko. Hasieran [[meatzaritza|meatzetan]] ura ateratzeko sistematan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La máquina de vapor (1)|hizkuntza=es|data=2017-05-16|url=https://culturacientifica.com/2017/05/16/la-maquina-vapor-1/|aldizkaria=Cuaderno de Cultura Científica|sartze-data=2021-03-02}}</ref> erabiltzen bazen ere, mugimendu birakaria lineal bihurtzeko sistemak asmatu zirenean makina ugari sortzea ahalbidetu zuen. Sistema [[Hidraulika|hidraulikoen]] aldean, lurrun-makina edozein lekutan erabili daiteke, ez baitu ura mugimenduan egoterik eskatzen. Lurrun makina martxan jartzeko ura eta [[harrikatz|ikatza]] edo [[zur]]a nahikoak dira. Hori dela eta, [[tren]]aren garapenerako funtsezkoa izan zen.
 
Funtsean, makinaren lan-zikloa bi fasetan banatzen da:
16. lerroa:
[[Fitxategi:Locomotora de vapor.jpg|thumb|ezkerrera|Lurrun-trena.]]
 
[[Industria Iraultza]] lurrun-makinan oinarritzen da. [[Ingalaterra]]n hasi zen [[XVIII. mendea|XVIII. mendearen]] bukaeran, eta ia [[XIX. mendea|XIX. mendearen]] erdira arte, [[Mendebaldeko Europa|Mendebaldeko Europako]] herrialde nagusietan eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] garapen ekonomikoa era nabarmenean bizkortu zuen. 1890 eta 1930 urteen artean [[harrikatz|ikatzaren]] errekuntzan oinarritutako lurrun-makinen erabilera murriztuz joan zen, [[erregai]] gisa [[petrolio]]tik eratorritako [[hidrokarburo]]ak erabiltzen dituzten [[Barne-errekuntzako motor|barne-errekuntzako motorrei]] bidea emanez.
 
Asko dira lurrun-makinaren asmakuntza data zehazten saiatu diren egileak baina asmakuntza hau izen bakar bati lotzeko saiakera alferrikakoa izan da. Izan ere, Alexandriako Heronen bildumarik [[James Watt|James Watten]] makina sofistikatuetara, lurrun-makinaren garapen historikoan zehar izen asko azaltzen dira. Aplikazio praktikorik ez zuten oinarrizko gailuetatik hasita, industria eta garraioan txertatu zen motor unibertsalaren garapera lortzeko, egindako hobekuntzak ugariak izan dira, batik bat Ingalaterran eta Industri Iraultza hasi berriaren testuinguruan, [[XVII. mendea|XVII]]. eta XVIII. mendeetan.
43. lerroa:
XIX. mendean zehar galdaren irteeran lortutako lurrunaren presio igoerak, espantsio anizkoitzaren garapena ekarri zuen. Aldaera honetan, zilindro bat beharrean, geroz eta handiagoak diren zilindroak erabiltzen dira errenkadan. Lurruna, zilindro batetik bestera pasatzen da, presioa galtzen duen heinean. Espantsio bikoitzeko makinak erabili ziren lehenik eta ondoren espantsio hirukoitzekoak, hau da, hurrenez hurren bi eta hiru zilindro dituzten makinak. Presio altuko, ertaineko, eta baxuko zilindro deritze. Espantsio anizkoitzak lurrun-makinen errendimendua hobetzen du.
 
 
 
== Erreferentziak ==
<references />
 
== Kanpo estekak ==