Lankide:KTxoperena/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Efektu-bikoitzeko lurrun-makinaren deskribapena
(Ez dago alderik)

21:28, 2 martxoa 2021ko berrikusketa

Hobekuntza teknologikoak

Lurrun-makinaren erabilpena orokortzeak, eraginkortasuna eta potentzia hobetzeko teknologiaren garapena bultzatu zuen, galdaren laguntzaz geroz eta presio handiagoak erabiliz.

Efektu-bikoitza

 
Efektu-bikoitzeko bi zilindro dituen LEGO bidez sortutako makina pedagogikoa.

Efektu-bakarreko makinetan, pistoiak motor baten moduan eragiten du alde batera egiten duen mugimenduan. Aldiz, hasierako posiziora itzultzeko egiten duen ibilbidean, pistoiak balazta moduan eragiten du, errotazio mugimendua frenatuz. James Wattek asmatutako efektu-bikoitzaren bidez, pistoiaren balazta portaera deuseztatzen da, potentzia irabazi nabarmena lortuz. Izan ere, joaneko mugimenduan bezala, itzulerakoan ere pistoriak motor moduan eragiten du.

Kasu honetan zilindroak bi espantsio ganbara ditu, pistoiaren bitartez bereiziak. Lurrunaren emariaren erregulazioa banagailu baten bitartez egiten da, ganbara bakoitzean lurrunaren sarrera edo irteera dagokion ibilbidean baimenduz.