Ramón Franco: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: sl:Ramón Franco |
|||
12. lerroa:
[[Espainiako Bigarren Errepublika]]k itzultzeko aukera eman zion eta erantzukizun handiko postuak lortu zituen, baina kargutik kendu zuten [[Andaluzia]]ko anarkistekin elkartu zela-eta. Armada utzi eta politikan hasi zen, [[1931]]ko [[ekainaren 28]]ko hauteskundeetan [[Esquerra Republicana de Catalunya]]ko diputatu izanez.
[[1936]]an, bere anaia Francisco altxatu zenean, [[Washington]]en ([[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]) zegoen eta, zalantza batzuen ondoren, frankisten aldera joan zen. Zenbaiten ustez, bere lagun bat hil zuten kartzelan eta horrek bideratu zuen aukera hori egitea. Bando honetan ere gora egin zuen berehala, teniente koronel egin zutelarik eta [[Mallorca]]ra destinatu zuten.
[[1938]]an hil zen, bonbardaketa batean bere hegazkina [[Mediterraneo]]ra erori zenean. Heriotza hark zurrumurru ugari piztu zituen, bai errepublikarrentzat eta bai frankistentzat ez baitzen gizon erosoa. Francisco Franco ez zen hiletan izan, [[Ebro]]rantz zihoalako.
|