1934ko Iraultza Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
20. lerroa:
Hala ere, sozialistek ez zuten [[EAJ]], 1933ko hauteskundeetan garailea izan zena, eta [[Eusko Langileen Alkartasuna]] sindikatuaren babesa izan.<ref>{{erreferentzia|abizena= Ansel|izena= Dario |izenburua= ELA en la Segunda República |argitaletxea= [[Txalaparta (argitaletxea)|Txalaparta]]|urtea= 2011 |ISBN = 978-84-8136-482-8}}</ref> Nahiz eta biek udalen “matxinada”n eta Zumarragako biltzarrean parte hartu, elkarte [[katoliko]]ak ziren, [[sozialismo]]aren aurkakoak. Hori zela eta, iraultza hasi eta berehala, [[EBB]]-k bere kideei “edozein motako mugimenduan parte ez hartzea eta, beharrezkoa izanez gero, autoritateek emango dituen aginduak betetzea” eskatu zien.<ref>{{erreferentzia |abizena1=Fusi Aizpurua |izena1=Juan Pablo |egile1-lotura=Juan Pablo Fusi |izenburua=op. cit.|urtea= 1985|orrialdea= 181-182}}</ref>
 
Araban sozialisten “greba orokor iraultzailea”k apenas ez zuen erantzunik izan ([[Gasteiz]]en urriaren 6an okinek eta zenbait lantegi eta tailerrek lana utzi zuten; egunkariak, tabernak eta dendak martxan izan ziren eta ez zen inolako istilurik izan). Nafarroan ere antzekoa izan zen (salbuespena [[Altsasu]]n izan zen non hilaren 8an guardia zibilek tiroz hil zuten grebalari bat, besoetan 14 hilabeteko semea zuela: [http://Justi%20Iguzkizarekin%20elkarrizketa Emilio Iguzkiza]<ref>{{Erreferentzia|izenburua="Biktima batzuek ez dute aitortzarik, eta horietarik naiz ni"|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2709/justi-iguzkiza-guardia-zibilaren-indarkeriaren-biktima|aldizkaria=Argia|sartze-data=2021-03-02}}</ref>). Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, greba iraultzaileak 5etik 12ra iraun zuen eta, Meatzaldean, 15raino ere.<ref>{{erreferentzia |abizena1=Fusi Aizpurua |izena1=Juan Pablo |egile1-lotura=Juan Pablo Fusi |izenburua=op. cit.|urtea= 1985|orrialdea= 184}}</ref>
 
=== Gipuzkoa ===