Aitana Etxeberria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
4. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Ordizia]]n jaio zen. 2013ko [[urtarril]]ean [[YouTube]]n kontu bat ireki zuen bere ahizparekin batera, ''Twin Melody'' izenekoa, eta bertan biek abestutako zenbait abesti partekatzen hasi ziren. Hor sortu zen gaur egun ezaguna den ''Twin Melody'' talde musikala. [[2014]]an [[ETB 1]] telebista-kateko ''A ze banda!'' saio musikalean hartu zuten parte, eta lehenengo edizioko irabazleak izan ziren.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Twin Melody, 'A Ze Banda!' saioko irabazle|hizkuntza=eu|url=http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/a-ze-banda/osoa/2810568/twin-melody-edizioko-irabazleak/}}</ref> Horren ostean, [[2015]]ean, [[Telecinco]] kateko beste musika-lehiaketa batean hartu zuten parte, ''Caza Stars'' deiturikoa, saio hau ere irabazi egin zuten eta [[Alejandro Sanz]]en kontzertu bateko telonero gisa jardun zuten.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Así son 'Twin Melody', las ganadoras de 'Caza Stars', que telonearán a A. Sanz|hizkuntza=es|url=http://www.telecinco.es/cazamariposas/cazamariposas-vip/caza-stars/Melody-Caza-Stars-Alejandro-Sanz_0_2032275161.html}}</ref> Aktore lanetan lehen aldiz ''[[Go!azen]]'' telesailean aritu zen. Pixkanaka telebistan zein [[YouTube]]n arrakasta handia lortzen hasi ziren, eta [[2017]]an Sony musika ekoizle enpresak fitxatu zituen bikiak. YouTuben 1 milioi jarraitzailetik gora dituzte euren kanalean, eta puri purian dauden nazioarteko abeslarien bertsioak egiten dituzte. Horretaz gainera, musical.ly sare sozialean 2,114 milioi jarraitzailetik gora dituzte, eta bertan shuffle estiloko dantzak eta beste bideo batzuk sortu ohi dituzte.
 
== Filmografia ==