Euskararen erabilera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketa. Erabileraren estimatzeko formulak
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Hizkuntzak}}
 
'''Euskararen erabilera''' [[euskara]]k kalean zein etxean edo beste eremu batzuetan duen erabilera da. Hori neurtzen duten bi azterlan egiten dira periodikoki, bata inkesta soziolinguistikoaren baitan herritarrei galdetuta osatzen dena,<ref name="inkestaEuskalHerria">{{erreferentzia|url=https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/9954/VI_INK_SOZLG-EH_eus.pdf?1499236557|izenburua=VI. Inkesta Soziolinguistikoa, Euskararen eremu osoa|egilea=Eusko Jaurlaritza (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza), Nafarroako Gobernua (Euskarabidea), Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basque|sartze-data=2019-01-04}}</ref> eta bestea [[Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketa|kaleko erabilera erreala]] behatuta osatzen dena.<ref name="kalekoerabilera">{{Erreferentzia|url=http://www.soziolinguistika.eus/kaleneurketaeh|izenburua=Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketa. Euskal Herria, 2016|argitaletxea=Soziolinguistika klusterra|urtea=2016|sartze-data=2019-01-07}}</ref>
 
Euskarak atzerako joera izan du historian zehar gutxienez XI. mendetik. Atzerakada hori nabarmena izan da mugako eremu geografikoetan. XIX. mendean, baina, [[gaztelania]] eta [[frantses]]a Euskal Herriko muinera sartzen hasi ziren, euskaldunen ohiko lurraldera, eta euskaldunak elebidun bilakatzen joan ziren, baita askok ama hizkuntza galdu ere zirkunstantzia politiko hertsagarrien erdian, hala nola, euskararen debekua [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|1936ko estatu-kolpearen]] ondoren eta [[Francoren diktadura]]ren pean.
 
XIX. mende erdialdera, [[Luis Luziano Bonaparte|Luis Lucien Bonapartek]] euskararen ezagutzari buruzko lehen inkesta sistematikoa egin zuen ([[1863]]) eta, gerora, gehiago egin ziren. Horiek, baina, ez zuten benetako kale-erabilera neurtzen. Euskaldunak elebidun bihurtzearekin batera, hizkuntzaren benetako erabilerari buruzko kezka handitu zen. 1970 eta batez ere 1980an euskara suspertzeko mugimendua handitu ahala, gibeleratze hori euskaldunberriek eta [[ikastola]]ko umeek neurri handi batean eten zuten.
 
Bestalde, inkesta bidezko eta behaketa bidezko datuez gain, batzuetan euskararen erabileraren estimazioak egiteko formula batzuk ere erabiltzen dira batzuetan, udalerri edo komunitate bateko elkarrizketa bat zenbatetan espero daitekeen euskaraz izateko probabilitatea estimatzeko.
 
== Inkesta bidezko datuak ==
127 ⟶ 130 lerroa:
Fitxategi:Araba kale erabilera.png|Araba
</gallery>Gaineko beste hiru herrialdeetan aldiz, euskarak ez du hedapen zabalik. Nafarroa Garaiaren iparraldean euskarak zenbait arnasgune ditu, Arabak Aramaio du arnasgune bakar eta Lapurdik ez du bat ere ez. Bereziki aipagarria da Lapurdiren kasua, bertan hiru herrietan baino ez baita euskara entzuten kopuru neurgarri batean.
 
== Euskararen erabilera estimatzeko formulak ==
Inkesta bidezko eta behaketa bidezko datuez gain, batzuetan euskararen erabileraren estimazioak egiteko formula batzuk erabiltzen dira, udalerri edo komunitate bateko elkarrizketetan zenbatetan espero daiteke euskaraz izatea. Berez portzentaje hori ez da izango euskaldunon portzentajea bera. askoz txikiagoa baizik, talde bateko lagun guztiak euskaldunak ez badira euskara ez baita erabiltzen.
 
Txillardegi eta Xabier Isasik definitu zuten formula horiek nola kalkulatu behar ziren, eta UEMAk herri guztietarako kalkulatu zituen 2011n.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=UEMA-Atlasa|url=http://46.226.108.156/UEMA/atlas.html|aldizkaria=46.226.108.156|sartze-data=2021-03-02}}</ref>
 
Lortzen diren portzentajeak ez dira erabilera errealeko neurria, alde horretatik ez dira oso praktikoak. Bana erabil daiteke konparazioak egiteko erreferentzia moduan [[oinarri-lerro]] moduan. Herri bateko kaleko erabilera formula hauen bidez estimatua baino handiagoa bada nolabait ondorioztatu daiteke herri horretako euskaldunek euskarari atxikimendu handia dutela.
 
Euskararen [[Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketa|kale erabileraren neurketak]] egiteko metodologia sortzeko lehen ahaleginetan ekarpen handia egin zuen Xabier Isasik erabilerari buruzko teorizazioan [[Txillardegi|Jose Luis Alvarez Enparantzarekin]] batera, [[SIADECO|Siadeco]]-ko [[Iñaki Larrañaga|Iñaki Larrañagak]] metodologiari dagokionean, eta [[EKB|EKBk]] proiektuari maila orotako babes eta laguntza logistikoa eskainiz.
 
Ordurako doktorego-tesia [[1991|1991n]] aurkeztuta zuen [[Euskal Herriko Unibertsitatea|EHUn]] izenburu honekin: ''Hizkuntzen arteko ukipena gizarte elebidunetan; gizartearen eta hiztunaren hizkuntz-erabilpena. Ikuspegi metodologikoa''. [[Maria Jose Azurmendi|Maria Jose Azurmendirekin]] eta [[Joan Guardia Olmos]] irakasleen zuzendaritzapean landu zuen.<ref>{{erreferentzia|izena=Xabier|abizena=Isasi|urtea=1991|izenburua=Hizkuntzen arteko ukipena gizarte elebidunetan; gizartearen eta hiztunaren hizkuntz-erabilpena. Ikuspegi metodologikoa|argitaletxea=UPV/EHU|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.euskadi.eus/w10aTesDocWar/tesisDoctoralJSP/w10aConsultarTesisDoctoralLookUpDispath.do?clave=accionVer2}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena=Xabier|abizena=Isasi Balanzategi|izenburua=Hizkuntzen arteko ukipena gizarte elebidunetan; gizartearen eta hiztunaren hizkuntz-erabilpena. Ikuspegi metodologikoa|hizkuntza=eu|egile-lotura=Xabier Isasi|url=https://www.euskadi.eus/w10aTesDocWar/tesisDoctoralJSP/w10aConsultarTesisDoctoralLookUpDispath.do?clave=accionVer2|egunkaria=Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak|aldizkaria=|formatua=PDF|sartze-data=2019-12-12}}</ref>
 
== Erreferentziak ==