Hedy Lamarr: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
4. lerroa:
== Bizitza ==
 
Hedwig Eva Maria Kiesler 1914ko azaroaren 14an jaio zen, Vienako familia judu batean. 16 urterekin ingeniaritza ikasten hasi zen, baina hiru urte geroago, 1933an, bertan behera utzi zituen ikasketak.
 
[[Fritz Mandl]] armagintza magnateak filma ikusi zuen, eta aktorearekin ezkonduko zela erabaki zuen. Esan eta egin. Ezkontza Kieslerren gurasoekin hitzartu zuen, emakumearen iritzia aintzat hartu gabe. Mandl ere judu jatorrikoa zen, baina armak saltzen zizkien [[Italia]]ko faxistei eta [[Alemania]]ko naziei; gainera, Hitlerren eta, bereziki, Mussoliniren lagun pertsonala omen zen. Senarraren ondoan bizitakoak [[esklabotza]]-urteak izan ziren Kieslerrentzat: Mandl ''Ecstasy'' filmaren kopia guztiak suntsitzen saiatu zen, emaztea aktore-karrera uztera behartu zuen eta ez zion etxetik irteten uzten berarekin batera ez bazen. Kieslerrek itxialdi hura ingeniaritza-ikasketekin jarraitzeko baliatu zuen, eta, senarraren bezero eta hornitzaileei adi-adi entzunda, asko ikasi zuen garaiko [[arma]]-teknologiari buruz<ref name="aa">Nagore Irazustabarrena, [http://www.argia.eus/argia-astekaria/2436/hedy-lamarr-wifiaren-hazia-erein-zuen-zine-izarra «Hedy Lamarr, Wifiaren hazia erein zuen zine izarra»], ''Argia'', 2014-11-09, CC-BY-SA lizentzia</ref>.