Olagarro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
16. lerroa:
== Deskribapena ==
=== Tamaina ===
Espezie handiena [[olagarro erraldoi]]a (''Enteroctopus dofleini'') da eta 15 kg inguru pisatzen ditu eta 4'3 metroko luzerako garroak ditu<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Giant Pacific Octopus - National Zoo{{!}} FONZ|data=2014-02-23|url=https://web.archive.org/web/20140223084849/http://nationalzoo.si.edu/Animals/Invertebrates/Facts/cephalopods/FactSheets/Pacificoctopus.cfm|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2021-03-01}}</ref>. Zientifikoki neurtu den handienak 71 kg pisatzen zituen<ref>{{erreferentzia|abizena=Cosgrove, J. A.|urtea=1987|izenburua=Aspects of the Natural History of Octopus dofleini, the Giant Pacific Octopus (MSc Thesis)|argitaletxea=Department of Biology, University of Victoria (Kanada)}}</ref>. Aurkitu den espezie txikiena ''Octopus wolfi'' da eta 2'5 cm neurtzen ditu eta gramo bat pisatzen du<ref>{{Erreferentzia|izena=Alina Bradford-Live Science Contributor 08|abizena=June 2017|izenburua=Octopus Facts|hizkuntza=en|url=https://www.livescience.com/55478-octopus-facts.html|aldizkaria=livescience.com|sartze-data=2021-03-01}}</ref>.
 
=== Itxura ===
Aldebiko simetria duen animalia da eta buruak eta zortzi garrok osatzen dute olagarroa. Buruan bi begi handi eta sifoi bat ditu eta barnean brankiak, garuna eta digestio aparatua, besteak beste. Begiak proportzonalki handiak dira eta ornogabeen artean konplexuenetakoak, arrainen begien antz hadiahandia baitute<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Cephalopoda|url=https://ucmp.berkeley.edu/taxa/inverts/mollusca/cephalopoda.php|aldizkaria=ucmp.berkeley.edu|sartze-data=2021-03-01}}</ref>. Garroen azpian ahoa kokatzen da. [[Kitina|Kitinazko]] moko gogor bat du, loroaren antzeko ixura duena<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Moluscos. Cefalópodos|hizkuntza=es|url=https://www.asturnatura.com/moluscos/cefalopodos.html|aldizkaria=Naturaleza y turismo|sartze-data=2021-03-01}}</ref>.
 
Lau garro pare ditu barnealdean bina bentosa ilara dituztenak. Bentosak zirkularrak eta ahurrak dira eta animaliei edo objetuei itsastea ahalbidetzen diote. Zortzi garroen artean atzeko biak itsaso hondoan ibiltzeko erabiltzen ditu eta gainerako seiak harrapakina bilatu eta oratzeko erabiltzen ditu, horregatik bi hanka eta sei beso dituela esan ohi da<ref>{{Erreferentzia|izena=John|abizena=Lloyd|izenburua=QI: The Second Book of General Ignorance|argitaletxea=Faber & Faber|hizkuntza=en|abizena2=Mitchinson|izena2=John|data=2010-10-07|url=https://books.google.es/books?id=8m7T-DIwZn8C&pg=PA3&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false|isbn=978-0-571-27375-1|sartze-data=2021-03-01}}</ref>.
 
=== Barnealdea ===
Buruaren barnean barrunbeak kokatzen dira. Zirkulazio aparatuak hiru bihotz ditu eta [[brankia|brankietan]] oxigenatzen den odola gorputz osoan zehar barreiatzen dute. Odoleko zelulek [[hemozianina]] molekula dute oxigenoa garraiatzeko. Kobrea duen molekula da eta odola likatsua bihurtzen du, horregatik presio handia egin beharra daukate bihotzek<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=M. J.|abizena=Wells|izenburua=Octopus: Physiology and Behaviour of an Advanced Invertebrate|argitaletxea=Springer Science & Business Media|hizkuntza=en|data=2013-06-29|url=https://books.google.es/books?id=AM_tCAAAQBAJ&redir_esc=y|isbn=978-94-017-2468-5|sartze-data=2021-03-01}}</ref>.
 
Buruan badu paleala deritzon barrunbe hutsa bertan ura sartzen du, brankietatik pasarazten du disolbaturiko oxigenoa hartzeko eta sifoiaren bidez kanporatzen du. Gorputza estaltzen duen azala oso fina izanik azaletik ere oxigenoa hartzen du<ref>{{Erreferentzia|izena=null|abizena=Wells|izenburua=Cutaneous respiration in Octopus vulgaris|orrialdeak=2477–2483|data=1996|url=https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/9320405/|aldizkaria=The Journal of Experimental Biology|alea=Pt 11|zenbakia=199|issn=1477-9145|pmid=9320405|sartze-data=2021-03-01}}</ref>.
 
Digestio aparatua ahoan hasten da. Mokoaren ondoren moluskuen [[erradula]] tipikoa du<ref>{{Erreferentzia|izena=Katherine Harmon|abizena=Courage|izenburua=Octopus!: The Most Mysterious Creature in the Sea|argitaletxea=Penguin|hizkuntza=en|data=2013-10-31|url=https://books.google.es/books?id=eSMRlaceRIEC&redir_esc=y|isbn=978-0-698-13767-7|sartze-data=2021-03-01}}</ref> eta bi egitura hauek janaria txikitzeko balio diote. Ondoren [[faringe]]a, [[hestegorri]]a, [[paparo]]a eta [[urdail]]a daude<ref name=":0" />. Behin elikagaia orea bihurtuta hepatopankreako guruinek elikagaia disolbatzen dute eta hesteetan xurgapena gertatzen da. Uzkitik kanporatzen dituzte gorotzak. Hestearen amaieran tinta zaku bat ere badute, sifoitik gertu. Arriskuan daudenean sifoitik ur zorrotada bortitza eta tinta ere jaurtitzen dute harraparia itsutu eta azkar ihes egiteko<ref>{{Erreferentzia|izena=Jennifer A.|abizena=Mather|izenburua=Octopus: The Ocean's Intelligent Invertebrate|argitaletxea=Timber Press|hizkuntza=en|abizena2=Anderson|abizena3=Wood|izena2=Roland C.|izena3=James B.|data=2013-11-01|url=https://books.google.es/books?id=m-Mv7awvtIQC&pg=PA13&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false|isbn=978-1-60469-500-7|sartze-data=2021-03-01}}</ref>.
 
Ornogabeen artean garunaren eta gorputzaren arteko proportzio handiena dute, hainbat ornodunena baino handiagoa ere bai<ref>{{Erreferentzia|izena=Rowan|abizena=Hooper|izenburua=Cephalopods show signs of intelligence|hizkuntza=en-US|data=2017-09-23|url=https://www.japantimes.co.jp/news/2017/09/23/national/science-health/cephalopods-show-signs-intelligence/|aldizkaria=The Japan Times|sartze-data=2021-03-01}}</ref>. Zentzumen garatuena ikusmena da. Begiak oso konplexuak dira eta argiaren polarizazioa bereizteko gai dira. U edo W itxurako begi ninia dute eta koloreak bereizteko gai direla uste da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Study proposes explanation for how cephalopods see color, despite black and white vision|hizkuntza=en|url=https://phys.org/news/2016-07-explanation-cephalopods-black-white-vision.html|aldizkaria=phys.org|sartze-data=2021-03-01}}</ref>. Nerbio sistemako neuronen bi herena besoetako nerbio kordetan daude eta horri esker erreflexu ekintza aniztasun handia dute<ref>{{Erreferentzia|izena=Yoram|abizena=Yekutieli|izenburua=Dynamic Model of the Octopus Arm. I. Biomechanics of the Octopus Reaching Movement|orrialdeak=1443–1458|abizena2=Sagiv-Zohar|abizena3=Aharonov|abizena4=Engel|abizena5=Hochner|abizena6=Flash|izena2=Roni|izena3=Ranit|izena4=Yaakov|izena5=Binyamin|izena6=Tamar|data=2005-08-01|url=https://journals.physiology.org/doi/full/10.1152/jn.00684.2004|aldizkaria=Journal of Neurophysiology|alea=2|zenbakia=94|issn=0022-3077|doi=10.1152/jn.00684.2004|sartze-data=2021-03-01}}</ref>. Ukimena eta dastamena ere oso garatua dute. Garroetako bentosek kimioerrezeptore ugari dituzte eta ukitzen dutenaren gustua identifikatzeko gai dira.
 
== Ugalketa zikloa ==
Ugalketa garaian olagarroak oso aktiboak bihurtzen dira. Garroetako batek (normalean hirugarren besoak) goilara baten itxura du eta organo kopulatzaile gisa funtzionatzen du, emearen barrunbe palealean espermatoforoak sartzen ditu, hauek ondoren espermatozoideak askatuko dituzten emearen barnean<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=La reproducción del pulpo|hizkuntza=es|url=https://www.investigacionyciencia.es/revistas/investigacion-y-ciencia/evolucin-la-saga-humana-612/la-reproduccin-del-pulpo-12537|aldizkaria=Investigación y Ciencia|sartze-data=2021-03-01}}</ref>. Arrautzak erneernaldu eta garatu ondoren ondoren (olagarro erraldoiaren kasuan 40 egun inguru) arrautza sokak askatzen ditu emeak eta arroken arteko zulo batean uzten ditu. Kumeak jaio artean arrautza multzo horiek basbestuko ditu, bost hilabetetan zehar, gutxi gora behera. Denbora horretan zehar emea ez da elikatzen eta amaiera hil egiten da<ref name=":1" />. Olagarro arrak kopularen ondoren zahartasun fasean sartzen dira eta denbora laburrean hiltzen dira<ref>{{Erreferentzia|izena=Jennifer A.|abizena=Mather|izenburua=Octopus: The Ocean's Intelligent Invertebrate|argitaletxea=Timber Press|hizkuntza=en|abizena2=Anderson|abizena3=Wood|izena2=Roland C.|izena3=James B.|data=2013-11-01|url=https://books.google.es/books?id=m-Mv7awvtIQC&pg=PA147&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false|isbn=978-1-60469-500-7|sartze-data=2021-03-01}}</ref>. Horrela bada, olagarroen bizialdia nahiko laburra da, espezie gehienek sei hilabete inguru hartzen dituzte. Olagarro erraldoia bost urte hartzera iristen da.
 
Jaiotzen diren larbak [[Zooplankton|planktonikoak]] dira eta gainerako zooplanktonarekin batera biziko dira. Olagarroaren larbek ez dute metamorfosirik izaten eta pixkanaka olagarro heldua bihurtuz joango da.
 
Bizialdia nahiko motza da, espezie gehienek sei hilabete inguru hartzen dituzte. Olagarro erraldoia bost urte hartzera iristen da.
 
== Taxonomia ==