Olagarro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
12. lerroa:
'''Olagarroa''' [[cephalopoda|zefalopodoen]] [[ordena (biologia)|ordena]] bat da. ''Octopus'' [[genero (biologia)|genero]] nagusia da (289 espezie dauka). Bizkaian '''amarratz''' edo '''amorrotz''' (Bermeon) ere deitzen diote.<ref>{{Cite isbn/8484198790}}</ref>
 
Burua arrautza itxurakoa, begiak irtenak eta zortzi garro dituen soinbera da, jateko ona.{{lur erref}} Garroak erabiliz egiten du igeri eta sifoi bat ere badu ur zorrotada jartiz azkar ihes egiteko. Ornogabeen artean nerbio sistema garatuenetakoa du eta inteligentzia maila altuenekoa da.
 
== Deskribapena ==
=== Tamaina ===
Espezie handiena [[olagarro erraldoi]]a (''Enteroctopus dofleini'') da eta 15 kg inguru pisatzen ditu eta 4'3 metroko luzerako garroak ditu. Zientifikoki neurtu den handienak 71 kg pisatzen zituen. Aurkitu den espezie txikiena ''Octopus wolfi'' da eta 2'5 cm neurtzen ditu eta gramo bat pisatzen du.
 
=== Itxura ===
Aldebiko simetria duen animalia da eta buruak eta zortzi garrok osatzen dute olagarroa. Buruan bi begi handi eta sifoi bat ditu eta barnean brankiak, garuna eta digestio aparatua, besteak beste. Begiak proportzonalki handiak dira eta ornogabeen artean konplexuenetakoak, arrainen begien antz hadia baitute. Garroen azpian ahoa kokatzen da. Kitinazko moko gogor bat du, loroaren antzeko ixura duena.
 
Lau garro pare ditu barnealdean bina bentosa ilara dituztenak. Bentosak zirkularrak eta ahurrak dira eta animaliei edo objetuei itsastea ahalbidetzen diote. Zortzi garroen artean atzeko biak itsaso hondoan ibiltzeko erabiltzen ditu eta gainerako seiak harrapakina bilatu eta oratzeko erabiltzen ditu, horregatik bi hanka eta sei beso dituela esan ohi da.
 
=== Barnealdea ===
Buruaren barnean barrunbeak kokatzen dira. Zirkulazio aparatuak hiru bihotz ditu eta [[brankia|brankietan]] oxigenatzen den odola gorputz osoan zehar barreiatzen dute. Odoleko zelulek hemozianina molekula dute oxigenoa garraiatzeko. Kobrea duen molekula da eta odola likatsua bihurtzen du, horregatik presio handia egin beharra daukate bihotzek.
 
Buruan badu paleala deritzon barrunbe hutsa bertan ura sartzen du, brankietatik pasarazten du disolbaturiko oxigenoa hartzeko eta sifoiaren bidez kanporatzen du. Gorputza estaltzen duen azala oso fina izanik azaletik ere oxigenoa hartzen du.
 
Digestio aparatua ahoan hasten da. Mokoaren ondoren moluskuen [[erradula]] tipikoa du eta bi egitura hauek janaria txikitzeko balio diote. Ondoren [[faringe]]a, [[hestegorri]]a, [[paparo]]a eta [[urdail]]a daude. Behin elikagaia orea bihurtuta hepatopankreako guruinek elikagaia disolbatzen dute eta hesteetan xurgapena gertatzen da. Uzkitik kanporatzen dituzte gorotzak. Hestearen amaieran tinta zaku bat ere badute, sifoitik gertu. Arriskuan daudenean sifoitik ur zorrotada bortitza eta tinta ere jaurtitzen dute harraparia itsutu eta azkar ihes egiteko.
 
Ornogabeen artean garunaren eta gorputzaren arteko proportzio handiena dute, hainbat ornodunena baino handiagoa ere bai. Zentzumen garatuena ikusmena da. Begiak oso konplexuak dira eta argiaren polarizazioa bereizteko gai dira. Nerbio sistemako neuronen bi herena besoetako nerbio kordetan daude eta horri esker erreflexu ekintza aniztasun handia dute. Ukimena eta dastamena ere oso garatua dute. Garroetako bentosek kimioerrezeptore ugari dituzte eta ukitzen dutenaren gustua identifikatzeko gai dira.
 
== Ugalketa zikloa ==
Ugalketa garaian olagarroak oso aktiboak bihurtzen dira. Garroetako batek (normalean hirugarren besoak) goilara baten itxura du eta organo kopulatzaile gisa funtzionatzen du, emearen barrunbe palealean espermatoforoak sartzen ditu, hauek ondoren espermatozoideak askatuko dituzten emearen barnean. Arrautzak erne eta garatu ondoren (olagarro erraldoiaren kasuan 40 egun inguru) arrautza sokak askatzen ditu emeak eta arroken arteko zulo batean uzten ditu. Kumeak jaio artean arrautza multzo horiek basbestuko ditu, bost hilabetetan zehar, gutxi gora behera.
 
Jaiotzen diren larbak planktonikoak dira eta gainerako zooplanktonarekin batera biziko dira. Olagarroaren larbek ez dute metamorfosirik izaten eta pixkanaka olagarro heldua bihurtuz joango da.
 
Bizialdia nahiko motza da, espezie gehienek sei hilabete inguru hartzen dituzte. Olagarro erraldoia bost urte hartzera iristen da.
 
== Taxonomia ==