Rebeca Uribe Bone: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}{{Lanean|Lurdeswiki}}'''Rebeca Uribe Bone''' ([[Guatemalako Hiria|Guatemala Hiria]], [[1917|1917ko]] uztailak[[Uztailaren 7|uztailaren 7a]]- [[Bilbo]], [[Bizkaia]], [[Euskal Herria]], [[2017|2017ko]] maiatzak[[Maiatzaren 8|maiatzaren 8a]]) ingeniari kimikoa izan zen. [[Medellín|Medellingo]] Unibertsitate Pontifizio-Bolivartarrean Ingeniaritza Kimikoko karreran graduatutako lehen emakumea, eta [[Kolonbia|Kolonbian]] ingeniaritzan graduatutako lehen emakumea.
 
== Biografia ==
Rebeca Uribe Bone [[1917|1917ko]] [[Uztailaren 7|uztailaren 7an]] jaio zen [[Guatemalako Hiria|Guatemala Hirian]], Guillermo Uribe Echevarría euskal jatorriko espainiar kontabilitate adituaren eta María Teresa Bone Romero jatorri ingeleseko guatemalarraren alaba.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Fallece la primera ingeniera del país|hizkuntza=es|url=https://www.upb.edu.co/es/noticia/fallece-la-primera-ingeniera-del-pais|aldizkaria=www.upb.edu.co|sartze-data=2021-03-01}}</ref>
 
Guillermo Uribe, Rebecaren aita, [[Euskal Herria|Euskal Herritik]] irten eta [[Guatemalako Hiria|Guatemala Hirira]] heldu zen [[1920|1920an]]. Denbora gutxira ezagutu zuen Maria Teresa Bone eta berarekin ezkondu zen. Sei seme-alaba, bost emakume eta gizonezko bat, izan ondoren [[1928|1928an]] [[Guatemala]] utzi eta [[Kolonbia|Kolonbiara]] joan ziren. [[Medellín|Medellinen]] finkatu zuten bizilekua eta bertan beste bi seme izan zituzten. Guillermo liberala izan zen, librepentsalaria, bai eta Maria Teresa ere, alaba guztien profesionalizazioa sustatu zuten gurasoak, baina urte horietan ez zen ohikoa, gizonen unibertsitate-karrerak lehenesten baitziren; alabei, berriz, musika, eskuzko arteak, sukaldaritza eta kultura orokorra ikastera animatzen zitzaien, "Ondo" ezkon zitezen eta etxekoandre bikainak izan zitezen.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Casa Editorial El|abizena=Tiempo|izenburua=Dos pioneras en tiempos difíciles para las mujeres|hizkuntza=spanish|data=2021-02-23|url=https://www.eltiempo.com/vida/mujeres/primeras-mujeres-graduadas-como-ingenieras-en-colombia-dos-pioneras-en-tiempos-dificiles-569063|aldizkaria=El Tiempo|sartze-data=2021-03-01}}</ref>
 
Uribe Bone familian, bi alaba ingeniariez (Rebeca eta Guillermina) eta sendagileaz gain, laugarren ahizpa Maria Teresak arkitektura-ikasketak aurreratu zituen, baina ez zituen amaitu oso gazte ezkondu zelako, eta bosgarrenak txikitako meningitisa izan zuen. Gaixotasun horren ondorioek karrera bat ikastea eragotzi zioten, baina batxilergoa amaitu zuen. Gizonezkoak hauek izan ziren: zaharrena, pilotua; beste bat, abokatua, eta txikiena, arkitektoa.<ref name=":1" />
 
Rebekak [[Medellín|Medellingo]] Emakumeen Institutu Zentralean ikasi zuen batxilergoa. Garai hartan, erakunde hori emakumezkoen batxilergoari ateak irekitzen ari zen, eta bertako irakasleak Meatze Eskolako azken urteetako ikasle ugari ziren, matematikari eta kimikari oso onak. Hauek eragina izan zuten Rebekak gero ingeniaritza kimikoa unibertsitate-karrera gisa hautatzeko.<ref name=":0" /> Gurasoek oso harrera ona egin zioten erabakiari, eta unibertsitatean sartzera bultzatu zuten, anaia gizonekin egingo zuten bezala. Parekidetasuna, ikasketetan ez ezik, gainerako familia-jarduera guztietan ere, araua izan zen euren etxean.<ref name=":1" />
 
Era berean, [[Joaquín Vallejo Arbeláez]] ingeniari, ekonomialari, diplomatiko, ministro, idazle eta intelektualaren ikaslea izan zen, eta hark eman zizkion kontabilitate ikastaroak. Gainera, kultura orokorreko eta prestakuntza pedagogikoko beste ikastaro batzuk ere hartu zituen.<ref name=":0" />
 
[[1945|1945eko]] [[Urriaren 19|urriaren 19an]] Rebecak bere titulua jaso zuen Unibertsitate Pontifizio Bolivartarrean (garai hartan Unibertsitate Katoliko Bolivartarra), eta diploman, latinez idatzia zegoena, bere gradua "ingeniaritza kimikoko industriala" bezala agertzen zen.<ref name=":0" />
 
Rebeca, graduatu berria, Bavariako kalitate-sailean hasi zen lanean, eta ingeniari kimiko gisa lehen urtea bete gabe, bere aitaren lagun baten semea ezagutu zuen. Hau euskalduna zen eta [[Bogota|Bogotara]] joana zen denboraldi baterako. Rebeca berarekin ezkondu zen. Ondoren [[Santiago de Cali|Calin]] bizi izan ziren, lantegi bat sortu zuten, eta seme bat izan zuten. 80ko hamarkadan [[Bilbo|Bilbora]] abiatu ziren.<ref name=":1" />
 
Rebeca oso emakume bizia zen eta bere kabuz baliatzen zen auzoko kaleetan egunero ibiliz. 95 urterekin izan zuen bizikleta istripu batek behera bota zuen, eta [[2017|2017an]], ia ehun urte zituelarik, hil egin zen [[Bilbo|Bilbon]].<ref name=":1" />
 
== Erreferentziak ==