Txikipedia:Dante Alighieri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «= '''Dante Alighieri''' = Dante Alighieri, Dante izenarekin ere ezaguna, idazle, olerkari eta politiko italiarra izan zen XIII-XIV. mendeetan. Italieraren aita da, askoren ustez....»
(Ez dago alderik)

12:46, 1 martxoa 2021ko berrikusketa

Dante Alighieri

Dante Alighieri, Dante izenarekin ere ezaguna, idazle, olerkari eta politiko italiarra izan zen XIII-XIV. mendeetan. Italieraren aita da, askoren ustez. Komedia idatzi zuen, Jainkotiar komedia bezala egin zen famatu eta italieraz idatzitako lanik handiena eta munduko literaturako maisulanik nagusienetako bat konsideratzen da. Hizkuntzalari, teoriko politiko eta filosofo garrantzitsua izan zen, eta sakon markatu zuen ondorengo mendeetako literatura italiarra eta mendebaldeko kultura. Hainbeste influentzia izan zuen, non “Sommo Poeta” ezizena jarri zioten.

Bere bizitza politikoari dagokionez, Dantek Florentziako askatasunaren inguruko politikaren alde borrokatzen zen. Guelfoen bi alderdien artean zegoen lehia: Guelfo Beltzak eta Guelfo  Zuriak. Guelfoen eta Gibelinoen arteko gerran, Dantek Florentziatik joatea eta Ravennan babestea erabaki zuen, bere heriotzera arte.

Literatura-lanak

Jainkotiar komedia da Dantek idatzitako lan nagusia. Oso arrakastatsua izan da munduan, eta artista asko inspiratu ditu infernuaren, purgatorioaren eta paradisuaren eta suplizioen inguruan (liburuan deskribatuta daude). Istorioak Dante bera du protagonista. Berak Virgilio ezagutzen du oihan (baso) ilun batean. Bidaia honela igarotzen da: Dante infernura sartzen da, purgatoriotik pasatzen da, eta, azkenik, paradisura iristen da.