Luxenburgo (hiria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
41. lerroa:
'''Luxenburgo''' ({{lang-lb|Lëtzebuerg}}, {{lang-fr|Luxembourg}}, {{lang-de|Luxemburg}}) [[Luxenburgo]]ko eta izen bereko barruti eta kantonamenduetako hiriburua da. Ohiko hizkeran ''d'Stad'' izena ematen zaio ("hiria" luxenburgeraz) eta batzuetan "Iparraldeko Gibraltar" edo "Europako bihotz berdea" (gotorleku eta berdeguneengatik). [[Alzette]] eta [[Pétrusse]] ibaien elkargunean kokatua dago. Metropoli guneak 103.973 biztanle ditu eta [[Hesperange]], [[Sandweiler]], [[Strassen]] eta [[Walferdange]] daude barnean.
 
Europako bosgarren finantzagunea da<ref>https://web.archive.org/web/20180503022205/http://www.zyen.com/PDF/GFC%207.pdf Global Financial Centres Index</ref>. Gainera, [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] erakunde eta agentzien egoitza nagusia da, hala nola, [[Europako Justizia Auzitegia]], [[Europako Kontu Auzitegia]] eta [[Europako Inbertsio Bankua]].
 
[[1994]]an, Luxenburgo alde zaharra [[Gizateriaren ondare|Gizateriaren Ondare]] izendatu zuen [[UNESCO|Unescok]], "Luxenburgo hiria: auzo zaharrak eta gotorlekuak".