«Etika»: berrikuspenen arteko aldeak

2.352 bytes added ,  Duela 2 hilabete
t
185.60.40.209 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Savh wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t (185.60.40.209 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Savh wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Etiketak: lehengoratzea SWViewer [1.4]
 
{{Wikipedia1000}}kaka bat da
'''Etika''' ([[greziera]]zko ήθος, "íthos", hitzetik; euskaraz, ohitura), batzuetan filosofia moral ere deitua, ona, egokia eta [[moral]]ari jarraiki zuzena denaren oinarriak aztertzen dituen [[filosofia]]ren adarra da. [[Askatasuna (argipena)|Askatasuna]] modu egokian kudeatzeko jakinduria moduan ere definitzen da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Filosofiako gida : filosofian aritzeko oinarriak : gida bibliografiko eta metodologikoa|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/433388431|isbn=84-8438-048-3|pmc=433388431|sartze-data=2020-04-07}}</ref> [[Bertute]]tsu eta [[zorion]]tsu izateko nola bizi, norberaren helburuak baliozkoak diren eta horiek lortzeko nola jokatu behar den eta norberaren jokabidea zuzena den epaitzean [[Kontzientzia (kontzeptu etikoa)|kontzientzia]], [[aginte]]a edo [[arrazoi]]a kontuan hartu behar ditugun aztertzen ditu etikak. [[Moral]]ak irizpide filosofiko, [[Erlijioso (argipena)|erlijioso]] eta [[kultura]]len arabera ona eta txarra, zuzena eta okerra, besterik gabe bereizten ditu; etikak, ordea, ona eta txarra bereizten dituzten printzipio eta irizpideak [[Arrazional (argipena)|arrazionalki]] ikertzen ditu. Arrazionalki gogoeta eginez, etikaz hausnartuz, alegia, zuzena dena etikoa dela ere esaten da. Beraz, etika eta morala estuki loturik daude, epai etikoak egitean pertsona, egoera edo ekintza baten moraltasuna ere baloratu egiten baita. Hain zuzen ere, epai etikoek eta arau moralek ona, txarra, zuzena, okerra, nahitaezkoa bezalako adjektiboak partekatzen dituzte.
 
Etika hiru adar nagusitan banatzen da. Batetik, [[metaetika]] deiturikoak printzipio etikoen jatorria eta zentzua aztertzen ditu. Bigarrenik, [[etika normatibo]]ak egoera orokorretan nola jokatu behar dugun erabakitzerakoan sortzen diren galderak aztertzen ditu (balio moralen inguruan, [[axiologia]] atalean; bizitza zoriontsuari buruz, [[eudemonologia]]n; eta betebeharren inguruan, [[deontologia]]n). Azkenik, [[etika aplikatu]]ak egoera eztabaidatsu konkretuak aztertzen ditu, hala nola [[abortu]]aren auzia, [[eskubide]]ak  edo [[heriotza zigor]]ra. Etika aplikatuaren baitan [[bioetika]] adarra nabarmentzen da.
 
Hiru adar nagusi horietaz aparte, badago [[etika deskriptiboa]] deiturikoa ere, zeinak pertsonen uste eta sinesmen moralak aztertzea duen helburu.
 
== Adarrak ==
 
=== Metaetika ===
[[Fitxategi:1914_George_Edward_Moore_(cropped).jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:1914_George_Edward_Moore_(cropped).jpg|thumb|219x219px|{{Apurtutako esteka|date=otsaila 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}[[George Edward Moore]] filosofoa.]]
'''Metaetika'''<ref>{{Erreferentzia|izena=Geoff|abizena=Sayre-McCord|izenburua=Metaethics|argitaletxea=Metaphysics Research Lab, Stanford University|data=2014|url=https://plato.stanford.edu/archives/sum2014/entries/metaethics/|aldizkaria=The Stanford Encyclopedia of Philosophy|edizioa=Summer 2014|editore-abizena=Zalta|editore-izena=Edward N.|sartze-data=2020-04-08}}</ref> etikaren adar bat da zeinetan kontzeptu etikoen jatorria eta esanahia ikertzen diren.  Ez hori bakarrik, pentsamenduaren, hitzaren eta praktika moralaren presuntzio eta konpromiso [[Metafisika|metafisiko]], [[Epistemologia|epistemologiko]], [[Semantika|semantiko]] eta [[Psikologia|psikologikoak]] ulertzeko saiakera ere bada. Metaetikaren barruan ez dira sartzen “jan behar al nuke tarta zati hau?” bezalako galdera konkretuak (horrelako galderak etika aplikatuaren eremukoak dira); aldiz, “moraltasuna gustu-kontua al da egia-kontua baino gehiago?”, “[[Kultura erlat|kulturalki erlatiboak]] al dira arau moralak?”,  “ba al dago gertaera moralik?”, “gertaera moralak badaude, zein da horien jatorria?” metaetikaren esparruko galderak dira. Izan ere, galdera metaetikoak abstraktuak dira eta beste galdera konkretu askorekin erlazionatzen dira, hala nola [[Balio (etika)|balioen,]] ekintzaren arrazoien eta giza [[motibazio]]aren arteko loturak esploratzen dituzte.
472

edits