Jondoni Joanes Batista eliza (Donibane Lohizune): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Ee]raikin[ _]infotaula[ _]automatikoa +eraikin infotaula)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
27. lerroa:
[[Arte]] munduan bere [[XVII. mendea|XVII. mendeko]] erretaula dela eta eta [[historia]]n bertan 1660ko ekainaren 9an [[Luis XIV.a Frantziakoa]] eta Maria Teresa Austriakoa ezkondu zirelako ezaguna da. 1931ko martxoaren 7an Frantziako monumentu historiko bilakatu zen<ref>[http://www.culture.gouv.fr/public/mistral/merimee_fr?ACTION=CHERCHER&FIELD_1=REF&VALUE_1=PA00084494 Mérimée datu-basea]</ref>.
 
Barrual­dea Lapurdiko elizen prototipoa da. Hiru [[Euskal elizetako zurezko galeriak|galeria]] bikain ditu, absiderantz; karelak eta balaustreak zur landuaz
eta torneatuaz eginak. Hiru solairuko koru aparta berriz eraiki zuten [[1856]]an, [[Napoleon III.a]]ren aginduz. Jasotako [[presbiterio]]an dago Lapurdi guztiko erretaularik bikainena. Martin de Bidacheren artelana da, edota, zehatzago esateko, haren tailerrean egindakoa. Horma‑hutsarteetan irudi hunkigarriak daude, gubia desberdinez eginak. San Leon, elizbarrutiaren zaindaria, eta San Roke, erromesen babeslea, betikotuta daude. Presbiterioaren azpian sakristia dago, errege‑opari baliotsuen
gordeleku. Alboko erretaula batean ikustekoa da Errege magoen adorazioa, Restou margolariaren artelana, [[1727]]an egina.