Xareta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Xareta''' ([[Euskarazko Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa|[ʃaɾeta]]]) elkartea mugaren alde bietan dauden lau udalerri hartzen du barne: alde batetik, [[Ainhoa]] eta [[Sara]] ([[Lapurdi]]) eta, bertzetik, [[Urdazubi]] eta [[Zugarramurdi]] ([[Nafarroa]]). [[Nafar-lapurtera]] eta [[nafarrera]] dira bertako euskalkiak.
 
Gaur egun, eskualdearen helburu nagusiak kultura eta ekonomia arloetakoak dira, inguruko erakarpen geologiko eta turistikoez baliatuz. [[Pottoka urdinaren ibilbidea]]k oinezkoentzat udalerriak batzen ditu. 3.900 pertsona inguru bertan bizi dira.
 
"Xareta" izenak ''"zelai zuhaiztu"'' erran nahi du, [[Jose Migel Barandiaran]] abade eta antropologo handiaren arabera.
13. lerroa:
Hainbat mendez [[estatu]] bitan banatuta izan badira ere, orain elkarteko kide diren herrien artean arlo guztietako harremanak izan dira. Jesus Agerre Indaburu [[Zugarramurdi]]ko alkateak zioenez, bere amona [[Sara]]koa zen, aita [[Itsasu]]koa, andrea [[Ezpeleta]]koa, eta berak [[Ainhoa]]ko eskolan ikasi zuen. Ainhoako udal [[artxibo (argipena)|artxiboetatik]] falta diren 10 urteei dagozkien agiriak -[[euskara]]z eta [[gaztelania|espainieraz]] idatziak- [[Zugarramurdi]]ko herriko etxean daude, eta [[Urdazubi]]ko auzapeza izan zen Andres Diharassaryk ofizialki "nazionalitate frantsesa" zuen.<ref>[[Txomin Laxalt]]: ''Brèves de Pays basque'', [[2008]].</ref>
 
==Udalerriak==
#[[Sara]]: 2.670 biztanle (2018).
#[[Ainhoa]]: 671 biz. (2018).
#[[Urdazubi]]: 349 biz. (2019).
#[[Zugarramurdi]]: 219 biz. (2019).
== Ondasun nabarmenak ==
* [[Larrungo tren ttipia]]