Jose Maria Goenaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
3. lerroa:
 
== Ibilbidea ==
Enpresa Zientziak ikasi zituen [[Manchester]]ren eta [[Donostia]]n. Ikasketa horiek bukatutakoan, Errealizazio ikastaro bat egin zuen Urnietako Sarobe Aretoan.<ref>{{erreferentzia|egilea=[[Euskadiko Filmategia]]|url=http://www.filmotecavasca.com/eu/jose-maria-goenaga|izenburua=Goenaga , Jose Maria}}</ref> [[2001]]ean, [[Moriarti ekoiztetxea]] sortu zuen beste lau lagunekin: [[Xabier Berzosa]]rekin, Jorge Gilekin, [[Aitor Arregi Galdos|Aitor Arregirekin]] eta [[Jon Garaño]]rekin batera, hain zuzen ere. Zuzendutako film laburrez gain, (tartean, ''Tercero B'' eta ''Sintonía'', guztira ia 140 sari bildu dituztenak), elkarlanean idatzi eta zuzendu ditu ''[[Supertramps]]'' animaziozko film luzea (2005ean Goya Sarietarako izendatua), ''[[Lucio (filma)|Lucio]]'' dokumentala ([[Donostiako Zinemaldia]]n aurkeztua eta 2007an [[Goya Sariak|Goyetarako]] izendatua), ''[[80 egunean]]'' film luzea (hainbat sari jaso duena) eta ''[[Loreak (filma)|Loreak]]'', Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean historia guztian hautatutako bigarren euskarazko film luzea.<ref>[https://web.archive.org/web/20140811051528/http://www.cineclubfas.com/goenaga.php Biografia laburra]</ref> Azken bi film horiek Jon Garañorekin batera egin ditu.
 
2017. urtean aurkeztutako ''[[Handia]]'' filmean, gidoilari lanak egin zituen. Film horrek [[Goya Sariak|Goya sarietarako]] 13 izendapen izan zituen, eta sari horietatik 10 irabazi zituen: errebelazio aktore onenarena ([[Eneko Sagardoy]]), mozorroen diseinu onenarena (Saioa Lara), muntaiarik onenarena (Laurent Dufreche eta Raúl López), produkzioaren kudeaketa onenarena (Ander Sistiaga), norabide artistiko onenarena (Mikel Serrana), zinematografia onenarena ([[Javier Agirre Erauso|Javier Aguirre Erauso]]), makillaje eta ile apaindegi onenarena (Ainhoa ​​Eskisabel, Olga Cruz, [[Gorka Agirre|Gorka Aguirre]]), efektu berezirik onenena (Jon Serrano, David Heras), gidoi original onenarena ([[Aitor Arregi Galdos|Aitor Arregi]], Carlos Andoni, [[Jon Garaño]], José Mari Goenaga) eta jatorrizko musika onenarena ([[Pascal Gaigne]]).